
11 Kolore kutur aniztasuna lantzeko jaialdiaren baitan, kalejira egin du konpartsak herriko kaleetan barrena. HITZAk ekimenaren hainbat irudi jaso ditu.

Oiartzungo ordezkaritza batek Ar Redadegeko bi kilometro egin ditu. Ondoren, harrera egin diete Karaezeko udaletxean.

Markel Merino lezoarraren eta behar bereziak dituzten haurren aldeko elkartasun erronkaren aurkezpen irekia hilaren 31n egingo dute, Gezala Auditoriumean.

Larunbateko goizeko 05:00etatik itzuliko da bere onera aldirikoen zerbitzua, hilaren 6tik etenaldian izan ondoren.

Renferen garraio-zerbitzuaren kaskartzearen ondorioz, alkateak egoera iraultzeko neurriak hartzea eskatu dio Espainiar Gobernuko Mugikortasun Iraunkorreko Ministroari.

Herrian euskararen presentzia handitu dadin proposamen ugari egin dituzte DBH 4. mailako ikasleek. Alkateak, zinegotziek eta teknikariek bertatik bertara ezagutu dituzte haien eskaerak eta identifikatutako gabeziak.

Ostegun arratsalderako konponduta zegoen bonba handia, baina berriro matxuratu da. Asteartera arte ezingo da bertan bainurik hartu.

‘Zeorri!’ bizirik dago. Gogoeta aro baten ondotik, izaera berri eta askotarikoarekin iritsiko da Piztu Lezoren komunikazio tresna. Eraldaketa bultzatu eta kontatu nahi dute.

Ibarrako Lauburu taldea izango da kontrarioa, ligan lehia estua izan duen taldea. Era berean, Karla Lekuona zelaiari omenaldia egingo diote, goizean.

Bihar izango da XXXIII. Sagardo Eguna. Baserri eta sagardotegietako zukuen dastaketaz gain, sagardoa nola egiten den erakutsiko dute goizean, besteak beste.

09:30etik 10:30era, Ulia etorbideko zoladuran dauden zuloak estaltzeko lanak egingo dituzte. Trafikoa Marinel kaletik bideratuko dute.

Herriko kirol elkarteko Haur Mailakoek Urolaren kontra jokatuko dute Udaberri Kopako finalerdia. Munttarperen emakumeek ere partida dute.

Hogei norgehiagoka jokatuko dituzte Oiarpeko kirolariek. Zazpi kanporaketa izango dira horien artean. Madalensoron, bost partida, gaur.

Saioa Ur-Gain elkartean izango da, 11:00etan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 688 64 71 59 telefonora deituta.

Eskolak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, goizez, 08:30etik 13:15era. Izen emateak hilaren 29an irekiko dira.

DesAires konpainiak datorren igandean taularatuko du lana, Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako saioan.

Oarsoaldeko AEK-k antolatzen duen egitasmoaren sariak Errenteria-Oreretako aretoan banatuko dira, 18:30ean. Ilargi Arrizabalagaren musikak girotuko du ekitaldia.

Olatz Arbelaitz, Txus Perez eta Jon Unzuetak jasotako argazki emanaldia jarriko dute ikusgai, Hawaiiren ingurukoa.

Errenteriako Karnabaz gain, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Zaragozatik heldu dira koruak. Kontzertua eskainiko dute, eta tabernaz taberna ariko.

Landarbaso eta Kontari abesbatzek Imanol Lartzabal abeslariaren errepertorioan oinarritutako kontzertua emango dute.