Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Herriko txoko guztietan nahi dute euskara

Herrian euskararen presentzia handitu dadin proposamen ugari egin dituzte DBH 4. mailako ikasleek. Alkateak, zinegotziek eta teknikariek bertatik bertara ezagutu dituzte haien eskaerak eta identifikatutako gabeziak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/24

Pasaiako gazteak udaleko ordezkari izan dira egun batez. Zinegotzien eta alkatearen lekua hartu zuen joan den astean Karmengo Ama, Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 4. mailako ikasle talde batek. Euskarak Pasaian duen egoerarekin eta bereziki presentziarekin kezkati zirela jakinarazi zieten udal ordezkariei. Bilkura aberasgarria izan zen, hartu- eman emankorra.

 

Etxeko lanak ederki eginak zituzten bertaratu ziren ikasleek. Azken hiletan gogoetarako tartea izan dute klaseetan, lanketa handia egin dute. Zerrenda luze bat aurkeztu zieten, lanketa horretatik ateratako proposamenez betetakoa. Guztiak, asmo berberarekin: euskararen presentzia indartzea lau barrutietan. Ostalaritzan, merkataritzan, kultur eskaintzan, teknologian, kirolean… Esparru askotan ikusi dituzte gabeziak, eta guztietan eragiteko premiaz aritu ziren.

Hartu-eman zuzena du udalak herriko haur, nerabe eta gazteekin, Bokalen hauei begirako lan-mahai propioa baitu erakundeak. Lan-mahai horren eskari batetik dator ikastetxeek egindako lanketa eta aurreko asteko bilkura. «Gazteek euskara nola bizitzen duten jakin nahi dugu, zein gabezia ikusten dituzten herrian, zer nahiko luketen euskaraz izatea eta euskaraz bizitzeko zer beharko luketen ikertu nahi izan dugu», dio Laura Ré Euskara zinegotziak. Aipatu du saio honekin lehenengo fasea bukatutzat eman dutela, eta orain bigarrenari ekingo diotela. «Bigarren fasean ikastetxeetan erabiliko den material didaktikoa sortuko dugu, gazteek hizkuntzarekin dituzten bizipenak, portaerak eta kontzientzia lantzeko materiala. Aurkeztutako gabezia horiek guztiak nola hobetu daitezkeen ere landuko dute».

Jasotako proposamen batzuekin «harrituta» geratu direla aitortu du Rék, pozik. «Harritu nau eta poztu nau oraindik euskaraz ez dauden zerbitzu asko identifikatu dituztelako. Kontziente dira bizitzako esparru guztietan euskararen presentzia ez dela bermatzen, eta bermatu behar dela aldarrikatu dute, horretaz konturatu dira eta ikusten dute. Gogoeta handia egin dute gazteek, eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait».

Eskaerak egitetik harago, gazteek ardura hartzeko hitza ere eman zuten, hori ere aldarrikatu zuten joan den asteko saioan. Haien kuadrilletan euskaraz aritzeko beharraz ere aritu ziren, eta guztiek aisialdi euskalduna nahi dutela argi geratu zen. «Kontzertuak euskaraz nahi dituzte, baita euskarazko proiekzioak ere. Eta gazteak izanik, doakoak nahi dituztela esan digute, adin tarte horretan behar hori dutelako».

Egun batez ikusle gisa aritu zirenek ikasleen proposamenak jaso zituzten. Teo Alberro alkateak hitz eman zien guztiak banan-banan aztertuko zituela, eta erantzuna emango zietela. Ikasleei ere gonbita luzatu zien gabeziei erantzuteko proposamenak elkarrekin lantzeko. «Orain lanean hastea tokatzen zaigu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.