Elorsoroko igerilekua, berriro itxita

Ostegun arratsalderako konponduta zegoen bonba handia, baina berriro matxuratu da. Asteartera arte ezingo da bertan bainurik hartu.

elorsoro igerilekua berriro itxita

Elorsoro kiroldegiko igerileku handiko bonba berriro matxuratu da. Astearte goizean hondatu zen, eta atzorako —osteguna, hilak 23— konponduta zegoen. Ireki zuten, baina gaur berriro itxi behar izan dute, goizaldean hondatu baita.

Matxura dela eta, ura tenperatura galtzen joango da pixkanaka eta beraz, itxi egin beharko dute igerilekua. Igerilekuko arduradunek jakinarazi dutenez, datorren asteartean irekiko dute berriro igerilekua.

Gaurko eta astelehenerako programatutako igeriketa ikastaroak bertan behera utzi dituzte eta asteartekoekin zer gertatuko den jakinaraziko dutela adierazi dute. Ekainaren 10eko astean errekuperatuko dituzte matxurarengatik egingo ez diren ikastaroak. Igerileku txikia eta termak irekita daude.

Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute Elorsoro kiroldegiko arduradunek. KirolTxartela Mugiment beste kiroldegietan erabil daitekeela gogorarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.