Igandean izango da XIII. Otxote Topaketa

Errenteriako Karnabaz gain, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Zaragozatik heldu dira koruak. Kontzertua eskainiko dute, eta tabernaz taberna ariko.

Argazkia: Karnaba Otxotea.

Etzi, igandea, Niessen elkarteak Errenteria-Oreretako XIII. Otxote Topaketa antolatuko du. Aurten bost izango dira topaketan parte hartuko duten otxoteak: Bilboko Deustoarrak, Donostiako Easo, Iruñeako Voces Graves, Zaragozako Enchiriadis eta Errenteria-Oreretako Karnaba.

Hilaren 26an, eguerdiko 12:00etan ekingo diote egitarauari. Madalena basilikan kontzertua eskainiko dute bost otxoteek. Doakoa izango da sarrera. Kontzertua ondoren, 13:30 aldera, tabernaz taberna ariko dira kalea girotzen, trikitixa lagun. Geldialdia egingo dute Gamon 14, Maite, Leku Zaharra, Sindikato eta Bixigarri Gastroteka tabernetan.

Topaketen antolaketan lagundu izangatik, Niessen elkarteak Maria Madalenaren Lagunak Kultur Elkartearen eta Fomento Cultural elkartearen laguntza eskertu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.