Hilaren 30ean, argazki emanaldia eskainiko du Urdaburuk
Olatz Arbelaitz, Txus Perez eta Jon Unzuetak jasotako argazki emanaldia jarriko dute ikusgai, Hawaiiren ingurukoa.

Maiatzaren 30ean, osteguna, argazki emanaldia eskainiko du Urdaburu Mendizale Elkarteak. Arratsaldeko 19:30ean, elkartearen egoitzan elkartuko dira Olatz Arbelaitz, Txus Perez eta Jon Unzuetarekin batera. “Hawaii: paradisuan eta infernutik hain gertu” bilduma aurkeztuko dute.
Mendi elkarteak adierazi duenaren arabera, aurrerantzean, argazki erakusketa ikusgai egongo da astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00era.