Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Erreportajea] Lezoren eraldaketa kontatu nahi du ‘Zeorri!’ berriak

‘Zeorri!’ bizirik dago. Gogoeta aro baten ondotik, izaera berri eta askotarikoarekin iritsiko da Piztu Lezoren komunikazio tresna. Eraldaketa bultzatu eta kontatu nahi dute.

Urtzi Labordeta, Aitzol Saizar, Ainhoa Olaizola eta Aitor Salaberria ‘Zeorri!’-ko kideak.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/05/24

Izango ziren Piztu Lezoren Zeorri! aldizkaria faltan sumatzen zuten lezoarrak. Asko, ziurrenik. 2023aren hasieran zabaldu zuten jendartera lezoarrek Lezo ardatz hartuta egiten duten agerkariaren azken alea. Hutsune hori behin-behinekoa dela jakin dezatela herritarrek, aro berria abiatzear baitu herri hedabideak. «Taldea papereko inertzietan oxidatu egin zen. Motibazioa galdu egin zen. Ilusioz hasi zena zama txiki bat bilakatu zen aldizkaria egiten genuenentzat, maiztasun zehatz batekin paperean iristeko zailtasunak genituelako. Horrela ezin genuela jarraitu erabaki genuen». Egitasmoa bertan behera uztea ez zen aukera bat, ordea. Gogoeta fase sakon baten ondotik, aurki izanen da Zeorri! kalean. «Bagenituen irakurle fidelak. Lasai egon daitezela. Proiektu komunikatiboa ez dugu aparte utzi. Moldatu dugu, gure interesen arabera eta oraingo testuingurura. Aldaketa horren ondorioz proiektuka lan egingo dugu, maiztasun jakinik gabe. Eraldaketarako proiektuak izango dira. Irakurle horiek oraindik badute aukera Zeorri!-ren faktoria honetatik sortutako beste zerbait irakurtzeko, ikusteko, eta ekarpena egiteko. Egitasmo aglutinatzailea izango da». Zeorri! Eraldaketa kontakizun lelopean abiatuko dute aro berria.

Aurreko azalpenak Aitor Salaberria Oiartzabalek eta Aitzol Saizar Viañak eman dituzte. Zeorri!-ren talde eragileko kideak dira. Ainhoa Olaizola Legorburu, Amaia Resende Egiluz, Jurgi Sarasola Artola, eta Urtzi Labordeta Monreal dituzte bidelagun tren-makina horretan. Haiek dira egitasmoa dinamizatzeko ardura dutenak, baina irmo esan dute herri osoa dela haien konplize, norbanakoak eta eragileak.

Eraldaketa bera, kontakizun. Zeorri! berria ez da izango gertatzen diren gauzak kontatzeko euskarria soilki. Gai izan nahi dute gai jakin bat hartu, mahaiaren gainean jarri, herri mailan landu, eta hortik sor daitezkeen eraldaketak edo bide berriak kontatzeko. «Horiek izango dira Zeorri!-ren protagonista hemendik aurrera», zehaztu du Salaberriak. Hala, hedabideak publikatuko dituenak irakurketatik harago joango dira, bizirik irautea nahi duten gaiak izango dira, adar edo zehar-lerro ezberdinetatik tiraka. Gai edo proiektu bakoitza prozesu bat izango da. «Nahiko genuke prozesu horiek epe luzerako arrastoa uztea herrian», azaldu du Salaberriak: «Proiektuak hasi eta bukatu nahi ditugu, denboran mugarik jarri gabe».

Lehena
Lantzen ari diren lehen gaia LezoZ! da, lezoar identitateari buruzkoa. «Zein da Lezoren nortasuna? Horri buruz hausnartu nahi dugu. Lezoarra zer den izatea, gure komunitatearen izaeran sakontzea», azaldu du Saizarrek. Horren harira, kalean galdera iradokitzaileekin kartelak jarri zituzten, quiz moduko Interneteko zuzeneko galdetegia zabaldu zuten, inkesta formatuarekin bideo laburrak egin zituzten, eta azken asteetan beste galdetegi sakonago bat egin dute. Hilaren 30ean (19:00etan Kultura Aretoan) lan saioa egingo dute galdetegi horren emaitzak aztertzeko; handik ateratako ondorioak jendartera zabalduko dituzte, lezoarrei itzuliko dizkiete.

«Sortu, aktibatu, hausnartu eta sortutakoa herriari bueltatu. Hori da egin nahi dugunaren oinarria. LezoZ! izan da lehen gai edo proiektua». Ez dituzte gauzak bere horretan kontatu nahi. Zer kontatu baldintzatu nahi dute aro berrian, herriaren eraldaketa kontatu nahi dute finean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.