Udako ikastaro trinkoak abiatuko ditu Udal Euskaltegiak
Eskolak ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, goizez, 08:30etik 13:15era. Izen emateak hilaren 29an irekiko dira.
Pasaiako Udal Euskaltegiak udako ikastaro trinkoak abiatuko ditu. Ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitartean izango dira, goizez, 08:30etik 13:15era. Izen emateak hilaren 29an irekiko dira, eta ikastaroen prezioa 129 eurokoa da. Euskaltegitik herritarrak animatu dituzte euskara maila hobetzera edota HABEren azterketen bigarren deialdirako prestaketa lana egitera. Harremanetarako helbide elektronikoa eta 943 00 43 40 telefono zenbakia ahalbidetu dituzte.