Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Eraso honek, berriro, agerian utzi du poliziak ez gaituela zaintzen"

Elkarretaratzea egin dute Errenteriako ertzain-etxearen aurrean, polizia baten erasoa salatu eta gardentasuna eskatzeko.

elkarretaratzea oarsoaldeko mugimendu feminista ertzaintza
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/05/25

Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Matxain biribilgunean, ertzain-etxearen parean.

Tokia ez dute ausaz hautatu. Izan ere, pasa den urtarrilean ezagutarazi zen Genero Indarkeriaren aurkako Unitateko ertzain batek eraso egin ziola emakume bati, 2021ean, eta 2.190 euroko isuna jarri ziotela. Lehenago, urruntze-agindua urratu zuen gizon batek eraso egin ziola gogorarazi du mugimendu feministak. Gaur “haserrea” adierazi nahi izan dute, eta erasoa jasan behar izan zuen emakumeari “elkartasun eta babes osoa” helarazi.

Mugimendu feministak gogorarazi duenez, tantaka joan zen gertatutakoaren berri izaten, eta hilabete honetan jakin da Errenteria-Oreretako ertzain-etxekoa zela. Emakumeari deklarazioa hartu eta hurrengo egunera, ertzainak bere karguak sortutako konfiantza “aprobetxatu” zuen emakumea “besarkatu” eta hari “ukituak egiteko”. “Emakumeak ‘etengabe’ eskatu zion uzteko eta alde egiteko. Baina ertzainak behin eta berriz errepikatu zuen erasoa, eta azkenean, ‘emakumearen etengabeko gaitzespenaren aurrean’, erasotzailea etxebizitzatik joan zen”, adierazi dute.

Erantzunik gabeko galderak

Deitzaileek hainbat galdera plazaratu dituzte. “Zenbat aldiz esan behar da ezetz?”,  “biktimaren […] antsietate horren prezioa 2.190 eurokoa da?”, “Zergatik ez zen urtarrilean jakinarazi erasotzailea Errenteriako ertzain-etxekoa zela?”, “Nola liteke hiru urte hauetan erasoaren berri izan ez izana?”, “Kendu nahi al zioten biktimari auzokideek eman ziezaioketen elkartasuna eta […] baliabideak?”…

Horrez gain, galdetu dute ea nola litekeen hiru urtera eta epai irmo batekin ertzaina ez kaleratu izana. Gainera, adierazi dute poliziaren barne gaien saila txosten bat izapidetzen ari dela, kasua “salbuespenezkoa” eta “bereziki larria” delako. Barne-txosten bakarra aplikatu al den galdetu dute, eta aldarrikatu dute indarkeria matxista ez dela ez salbuespenezkoa ezta gertaera isolatu bat.

Indarkeria matxista jasan duten emakume guztientzat poliziakidea bere lanpostuan mantentzea “kezkagarria” dela esan dute. “Argi dago ez dagoela prestakuntzarik eta kontrolik ertzain-etxe honetako indarkeria matxistako unitateko agenteen gainean”.

Arduradun politikorik ea egongo ote den galdetu dute, eta nabarmendu dute horrelako egoerek herritarrengan segurtasun-eza sorraraz dezaketela. “Argi eta garbi dago Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hau guztia estaltzeko nahia eduki duela denbora honetan guztian”.

“Ez dugu onartuko”

Oarsoaldeko Mugimendu Feministak esan du ez dutela “onartuko” hiru urte pasa izana ezer jakin gabe, eta Ertzaintzak horrelako kasuetarako protokolorik ez izatea. “Ezin dugu onartu”, errepikatu dute, “Ertzaintzak jokabide nazkagarri hau duen agente bat ez kaleratzea, herritarrak artatzeko kontakturik eta daturik izan ez dezan”.

Era berean, salatu dute auzitegiek ez dutela larrigarri gisa hartu erasotzailearen polizia izaera, “are gehiago emakumeak babesteaz arduratzen den polizia bat”. Instituzioen “ardura eta gardentasun falta” ere gaitzetsi dute.

Horrelako egoera bat sekula ez errepikatzea exijitu dute, baita azalpenak jasotzea ere. “Poliziek zein formakuntza mota jaso dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko? Nork kontrolatzen du biktima hauen artatzea?”, itaundu dute. Horrelako egoeretan zuzeneko kaleratze bat ere eskatu dute.

“Eraso honek, berriro ere, agerian utzi digu poliziak ez gaituela zaintzen.Egun indarrean dagoen sistema judizial eta eredu polizialak berriro ere erasotu gaitu.Biktima babesgabe gisa tratatuko gaituen sistema polizialik ez dugu nahi, eta horretarako polizia eredua errotik aldatzearen beharra aldarrikatu nahi dugu”.

Jakinarazi dutenez, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak lau udaletan mozioak aurkeztuko dituela adierazi dute (datorren astean izango dira plenoak). Bukatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko emakumeen antolakuntza aldarrikatu dute. “Poliziak ez gaitu babesten, feminismoak bai!”.

Elkarretaratze feminista ertzain-etxearen aurrean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.