Venezuela eta Euskal Herriaren arteko loturak estutu dituzte
Euskal Herria-Venezuela Elkartasun Topaketa egiten ari dira gaur. Hitzaldia, bazkaria, ekitaldia eta musikarako tartea izan da.
Euskal Herria-Venezuela Elkartasun Topaketa antolatu dute lehen aldiz. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta helburua izan da Venezuelak Euskal Herriarekiko izan dituen elkartasun keinuak itzultzea.
Goizean, hitzaldiak eskaini dituzte Merkatuzarren. Tartean izan dira Glenna del Valle Cabello De Daboin Venezuelaren kontsula Bilbon, eta Blanca Eekhout.
Besteak beste, 2021ean sortutako Venezuelako Komunen Garapenerako Batzorde Iraunkorreko, eta Nazio Batzordeko presidentea da Eekhout. Herrialdeak etorkizunera begira dituen erronkez aritu da.
Eguerdian, 110 lagun elkartu dira aretoan egin duten bazkarian, eta arratsaldean ekitaldi politikoaren txanda izan da. Hori bukatuta, kultur ekitaldiaren txanda izan da: Venezuela eta Euskal Herriko artistak igo dira Merkatuzarreko oholtzara.
Ondoren, itxiera saioa egingo dute Landare tabernan, 21:00etan hasita. Venezuelako musikarekin hasiko dira, Stepi Selektahrekin bukatzeko.