'Femme' filmak irekiko du III. Francisaldia
Ozzinemak 'Femme' filma proiektatuko du bihar Niessenen, 19:00etan. Proiekzioak drag queen batek jasandako eraso homofobo bat du ardatz.
Bihar (hilak 28) Franciasaldia zikloaren hirugarren ekitaldia hasiko da. Errenteriako Udalak eta LGTBI+ Politiken Aholku Batzordeak egitarau zabala eta askotarikoa ondu dute elkarlanean, hilaren 28tik ekainaren 15era bitartean luzatuko dena.
Francisaldiaren lehen jarduera Ozzinemaren eskutik iritsiko da. Zineklubak Femme filma proiektatuko du bihar Niessenen, 19:00etan. Sam H. Freemanek eta Ng Choonek zuzendutako filmak drag queen batek jasandako eraso homofobo bat du ardatz. Jatorrizko bertsioan proiektatuko da, azpitituluekin, eta 100 minutuko iraupena izango du. Sarrerak doakoak dira, eta Kultura Kreaktiboaren webgunearen bidez erreserba daitezke.
Sinopsia: Julesen bizitza eta drag queen karrera eraso homofobo bortitz baten ondorioz suntsituta geratzen dira. Bere erasotzailearekin, Prestonekin, gay sauna batean topo egiten duenean, mendekua hartzeko aukera izango du. Peluka eta makillajerik gabe ezagutezina, Jules Prestonen bizitzan sartzen da eta, hori egitean, sedukzio arriskutsu bati ekiten dio.