Iazko bazkarian errespetu faltak egon zirela eta, hainbat neurri hartuko ditu talde motorrak, errepika ez daitezen.
Gaur 93 urte bete dira Guardia Zibilak zazpi marinel eta arrantzale tiroz hil zituenetik. Lore eskaintza egin dute alderdi guztietako ordezkariek Trintxerpeko alkateordetzan. zorigaiztoko manifestazio hura abiatu zen lekuan.
Larunbatean jokatuko dira gizonen hiru txapelketen finalak zein emakumeena. Madalensorora hurbiltzera animatu dute.
Errenteriarrak abantaila argiarekin iritsiko dira finalerdietako itzulerako partidetara, nagusitasunez gailendu baitziren ostiralean Donostiako taldearen aurka.
A sailean (8-9-10 urtekoak) lehen bosten artean bost lezoar sailkatu dira, eta Lur Lacasta izan da garaile. Larunbatean izan zen txapelketa, Errenteria-Oreretan.
Egun handia Añabitarten izango da, eta egun osoko programazioa antolatu dute festaz gozatzeko. Autobusak jarriko dituzte hirigunetik Añabitartera igotzeko.
Larunbatean giro bikaina izan zen plaza inguruan, XXXIII. Sagardo Egunaren harira. Aitziber Arnaizek argazkiak helarazi ditu.
Treba programaren barruko saioa izango da, gurasoei zuzendutakoa. Nerea Mendizabalek gidatuko du saioa, pleno aretoan.
Trintxerpeko parrokian izango da emanaldia, arratsaldez. Sarrera doakoa izango da.
Sarrerak saltzeko webgunean arazoak izaten ari direla eta, txarteldegia irekiko dute astean lau aldiz, bi egunean behin.
11 Kolore jaialdiaren barruan antolatu zuten topaketa gastronomikoa, Txintxarri elkartean. Senegaleko, Marokoko eta Euskal Herriko jakiak prestatu zituzten.
Astearte goizetik ostegun gauera bitarte Landetxeko bidegurutzea itxi egin beharko dute. Gurutzetik Arraguara, errail bakarrarekin.
Ozzinemak 'Femme' filma proiektatuko du bihar Niessenen, 19:00etan. Proiekzioak drag queen batek jasandako eraso homofobo bat du ardatz.