Udalbatzaren ohiko osoko bilkura, bihar
18:30ean hasiko da, pleno aretoan, eta 11 puntuko gai zerrenda landu dute.
Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka. Bihar, hilak 28 (asteartea), udalbatzaren ohiko oso bilkura egingo da pleno aretoan, 18:30ean. Ohi bezala, saioa publikoari irekia izango da, eta publikotasun hori bermatzeko, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da. 11 puntuko gai zerrenda landu dute. Hona hemen:
- 2024ko 30eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi ordezkarienak, 1.124 zenbakitik 1.419ra, biak barne, eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
- 1.426. Delegatu dekretuaren berri ematea: 2024ko omenduak izendapenak.
- Berri ematea: 2020-2023 Dirulaguntza Plan Estrategikoaren ebaluazioa.
- Berri ematea: Alkatearen 1.393 dekretua, TAO 6. gunea: aparkatzeko plazak kendu eta berriak sortzea. Beraun 17-27 egoiliarrak sartzea.
- Proposamena: Errenteriako udalerriko kale garbiketarako zerbitzua eta hiri hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko espedientearen kostuen egitura eta prezioak berrikusteko formularen proposamena onartzea.
- Proposamena: Galtzarabordako kiroldegiaren, Fanderiako eta Beraungo igerilekuen kudeaketa, beste zerbitzu batzuk eta obra egiteko zerbitzuen emakida kontratatzeko espedientearen kostuen egitura eta prezioak berrikusteko formularen proposamena onartzea.
- Proposamena: kaleko salmenta ibiltaria arautzen duen Ordenantzaren Berrikuspenaren behin-betiko onarpena.
- Herritarren mozioa: Sanmarkosene eta Jesusen Bihotzaren egoitzei buruzkoa.
- Herritarren mozioa: Andreok Oreretak aurkeztutakoa.
- Galdera-eskariak.
