Altzateko zubi berria ezartzeko lanak aurki hasiko dira
Hilaren 30etik ekainaren 4ra Iztietako hainbat kaletan ezin izango dira autoak aparkatu.
Iztieta eta Altzate batuko dituen zubia ezartzeko lanak aurki hasiko dira. Horregatik, bai Iztieta pasealekuan (Irun kaletik Ondartxo aldera) nahiz Irun kaleak Oiartzun ibaira egiten duen zatian ezin izango dira autoak aparkatu hilaren 30etik (osteguna) ekainaren 4ra (asteartea) arte. Antza, egun horiek beharko dira zubi berria jartzeko.
Zubi horren egitura jada osatzen ari dira, Altzateko etxebizitza berrien aldean. Oiartzun ibaiaren beste ertzean makineria eta garabiak jarriko dituzte, egitura hori behar den tokian jartzeko.