Hilaren 30etik ekainaren 4ra Iztietako hainbat kaletan ezin izango dira autoak aparkatu.
OarsoMusikak Palestinaren aldeko elkartasun jaialdi bat antolatu du hilaren 1erako. Hainbat artista igoko dira oholtzara, eta irabaziak Orereta Palestinarekin Herri Dinamikari igorriko dizkiote.
Orereta Errugbi Taldeak eta Oarsoaldeko Errugbizaleak Elkarteak Errugbiaren I. Astea antolatu dute. Errugbia ezagutarazi nahi dute, eta egitarau oparoa osatu dute horretarako.
Bertatik kaleratu nahi dituzten 12 familiei elkartasuna adierazteko murala egiten ari dira. Atzo zenbait ertzain bertaratu zirela salatu dute, Ekidako kideak identifikatuz.
Gipuzkoa Bertsotan txapelketaren bigarren itzuliko saioa izan zuen larunbatean Xenpelar Bertso Eskolako kideak.
Gomazko paletan aritzen diren pilotariak txapelketatik kanpo geratu dira. Esku huskakoak asteburuan hasiko dira.
Baratze Parke inguruan Olatzar errekaren inguruetan izan dira gaur langileak, eta bihar Eugenio Otxoa eta Elias Salaberria inguruan ariko dira.
Ekaineko lehenengo egunean izango da udari dagokion azoka. Askotariko produktu eta lanak eskuratu ahal izango dira.
Bisitak, ontzi irteerak, itsas hondakin bilketa... Ostegunetik igandera bitarte askotariko ekintza eskainiko ditu museo ekoaktiboak.
Ekaina hilabete bizia izango da udal txistularientzat, bost emanaldi eskainiko baitituzte. Lehena ekainaren 2koa izango da: Alaberga auzoko bazterrak girotuko dituzte, 09:00etatik aurrera.
Hilaren 29an izango da maiatzeko plenoa. Hamar puntuko gai-zerrenda aztertuko dute, tartean Altzibarko etxebizitzei dagokien bat.
Herriko antzerki taldeko aktoreak, ohi bezala, oholtzara igoko dira ikasturte bukaerarekin batera. Sarrerak, 5 euroan salgai.