Ubideak garbitzeari ekin dio udalak
Baratze Parke inguruan Olatzar errekaren inguruetan izan dira gaur langileak, eta bihar Eugenio Otxoa eta Elias Salaberria inguruan ariko dira.
Lezoko Udaleko langileek herriguneko ubideak garbitzeari ekin diote. Inguru horietan dauden hondakinak jasotzen eta erreken bazterrak txukuntzen hasi dira. Gaur (asteartea) Baratze Parke inguruko Olatzar errekan izan dira beharginak.
Bihar lanekin jarraituko dute. Zehazki, Olatzar errekak Eugenio Otxoa kaletik eta Lopenetik egiten duen bidea garbituko dute, baita Elias Salaberrian zehar duen ubidea ere.