Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdia, zabalik

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira ekainaren 10a baino lehen. Zerrendak madalenetarako eta Atlantikaldirako erabiliko dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/05/28

Beste urte batez, Errenteriako Udalak madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abiatu du. Udal erakundearen arabera, deialdiaren helburua da festetako laguntzaileak hautatzea, uztailaren 21etik 25era bitartean lana egin dezaten. Zerrenda hori, gainera, Atlantikaldirako ere baliatuko dutela jakinarazi dute.

Prozesuan parte hartzeko, beharrezkoa da hainbat baldintza betetzea. Hona hemen xehetasunak:

  • 18 urte beteak izatea kontratuaren hasierako datan.
  • Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.
  • Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea.
  • Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Eskakizun hori betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira Udal Euskaltegian elkarrizketa bat izateko. Ez dute azterketetarik egin beharko 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatua duten pertsonek eta 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 edo 2023ko deialdian helburu bererako eginiko euskara froga gainditu zutenek.
  • Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, zeina egiaztatuko baitute udal zerbitzu medikuaren bidez.
  • Diziplinako espedientea dela medio, Estatuko, Autonomia Erkidegoko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Halaber, honakoak izango dira hautaketa irizpideak:

  • Lehentasuna izango dute Errenteria-Oreretan gutxienez hiru hilabete erroldatuta daramatenek, horretarako eskaerak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna hartuko da erreferentziatzat.
  • Zozketa ekainaren 20ean egingo da, eta emaitza udal webgunean eta iragarki oholtzan argitaratuko da.
  • Hautatutakoek ez badute euskara maila egiaztatuta, hizkuntza probak egin beharko dituzte, eta horretarako deituak izango dira (ekainaren 27an egitea aurreikusita dago).

Eskabideak

Aurten, eta berritasun gisa, eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez. Eskaera aurkezteko, beharrezkoa da hautagaiek identifikazio eta sinadura ziurtagiri elektronikoa izatea; hau da, BakQ, NAN elektronikoa, herritarren ziurtagiria, Cl@ve edo antzekoak izatea. Ziurtagiri horietakoren bat ez badute, interesdunek BakQ doan eska dezakete ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan.

Eskabideak bidaltzeko epea irekita dago jada, eta ekainaren 10a da horiek helarazteko azken eguna. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira NANaren, titulu akademikoaren eta euskara tituluaren fotokopiak. Azken hori, betiere, duenak.

Zozketan hautatuak diren pertsonei eta lehenengo hamar ordezkoei mezu elektroniko bat bidaliko zaie beharrezko informazio guztiarekin. Hautagaiak berak kontsultatu beharko du bere helbide elektronikoa zozketaren egunean bertan eta hurrengo egunetan. Hori dela eta, udalak nabarmendu du ezinbestekoa dela eskaera orrian helbide elektronikoa garbi adieraztea.

Kontratatuak diren pertsonek uztailaren 19an Reina aretoan, 09:00etan, egingo den aurretiazko bilerara joan beharko dute. Bertan, egin beharko duten lanaren inguruko argibideak emango zaizkie.

Deialdiaren inguruko oinarriak eta eskaera egiteko inprimakia udalaren webgunean eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.