Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Elbira Zipitria andereñoa', oiartzuarrek egina

Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak euskarazko hezkuntzan berebiziko garrantzia izan zuen Zipitriaren gaineko liburua egin dute.

Kazabon, Mitxelena, Jon Insausti (Donostia Kultura) eta Unai Pascual (denonartean argitaletxea), atzoko liburuaren aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2024/05/29

Antton Kazabonek eta Jokin Mitxelenak Elbira Zipitria andereñoa liburua egin eta aurkeztu dute. Ikastolen mugimenduaren sortze eta hazkundean ezinbesteko izan zen zumaiarraren bizitza kontatu dute Kazabonek testuekin eta Mitxelenak ilustrazioekin. Atzo aurkeztu zuten Donostian 36 orrialdeko eta 800 aleko tiradako euskarria. Donostiako Udaleko Kultura Sailaren laguntza izan dute oiartzuarrek egitasmoa egikaritzeko, Denonartean argitaletxearen babespean.

Liburua Donostia Kulturako liburutegien haur sail guztietan izango da, eta hiriko ikastetxeetan ere banatuko dute. Liburu dendetan, berriz, 15 euroan erosi ahal izango da.

Euskaltzalea
Elbira Zipitria (Zumaia 1906-Donostia 1982) euskaltzale sutsua izan zen. Aitaren lanagatik lekualdatu zen Donostiara oso gazte zela. 1936ko gerraren osteko lehen ikastola klandestinoa hark jarri zuen martxan, pedagogia aurrerakoia erabiliz, neska-mutilak berdintasunean eta euskara hutsean heziz. Irakasleen prestakuntzan ere aritu zen, baita helduak euskaldundu eta alfabetatzeko Gau Eskoletan ere. 22 urterekin hasi zen lanean ikastetxe ‘ofizial’ batean, zehazki Donostiako Koruko Andre Mariaren ikastetxean, haren ardurapean 200 bat ikasle izan zelarik, denak euskaraz ikasten.

1936an, gerraren ondorioz, Ipar Euskal Herrira ihesean joan zen. Han euskarazko eskolak ematen jarraitu zuen. 1942an itzuli zen Donostiara, frankismoaren eragina oso nabarmena zelarik orduko hartan. Hala, euskaraz irakastea debekatuta egon arren, horretan jarraitu zuen Zipitriak hainbat etxebizitzatan, baita bere etxebizitzako egongelan ere.

Ikastolak legeztatzean hainbaten sorreran lagundu zuen, beste askoren artean direlarik Oiartzungo Haurtzaro Ikastola, Pasaia-Lezo Lizeoa, edo Donostiako Orixe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.