3-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek askotariko kirolekin gozatzeko aukera izango dute uda honetan Oarsoaldean. Eskaintza "oparoa" izango dela aurreratu dute lau udalerrietako zinegotziek.
Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak euskarazko hezkuntzan berebiziko garrantzia izan zuen Zipitriaren gaineko liburua egin dute.
Pasaia Dantza Festibala ate joka dago. Ekainaren 6tik 9ra euskal konpainia ospetsuek, bertako dantza eskolek eta askotariko estiloak lantzen dituzten elkarte eta herritarrek dantzan jarriko dute Antxo.
Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen egoitzetan bizi duten egoera plenora eraman dute herri eragile, langile eta senideek. Zaintza duintzeko eskaerak EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Podemosen babesa jaso du.
Haurren kategorian, Egoitz Nogueira Pikabearen lana aukeratu du epaimahaiak aurkeztutako gutzien artean; oreretarraren lanak haurren programa ilustratuko du.
Euskal Herri mailako topaketa Pasaian egingo da hilaren 31tik ekainaren 2ra. Ekitaldi mordoa antolatu dituzte festaz gozatzeko.
Fikziozko pertsonaia baten bizitza kontatuko dute, eta besteak beste, feminismoaz, abortatzeko eskubideaz eta beste hainbat gaiez ariko dira.
Hiru puntu onartzea eskatu dute Andreok Oreretaren izenean aurkeztutako mozioan. Alderdi guztiek babestu dute proposamena.
HemenGuk azokarekin hasiko dira ekaineko ekitaldiak. Herriko antzerkilariak, Ergoien eta Altzibarko festak eta abar luze-luze bat izango dira
Pasaia-Lezo Lizeoko guraso taldeak ekintzaz betetako arratsaldea prestatu du ostiralerako. Lezoar orok parte har dezake Udaberri Festan.
Urteurren hori berotzen hasteko, ekitaldi bat antolatu dute larunbatean Santiago plazan, 12:30ean. Pintxoak dastatu ahal izango dira Pasai Txarangarekin. Ekainaren 5ean, VII. Kultur Jardunaldiak hasiko dituzte.
Elorsoro kiroldegiko igerilekuko bonba handia konponduta dagoela adierazi dute eremuko arduradunek. Ikastaroak, ekainaren 10era atzeratuta.
Iratzerrik eta udalak antolatuta, hiru ekitaldiko jardunaldiak egingo dituzte herrian. Energia komunitatea sortzeko bidea sendotu nahi dute.