Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

XXXV. Galiziako Eguna ospatuko dute Trintxerpen

Euskal Herri mailako topaketa Pasaian egingo da hilaren 31tik ekainaren 2ra. Ekitaldi mordoa antolatu dituzte festaz gozatzeko.

Xoan Alonso, Teo Alberro eta Iraitz Pazos, ekitaldien aurkezpenean.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2024/05/29

Trintxerpek Euskal Herriko XXXV. Galiziako eguna jasoko du hilaren 31tik ekainaren 2ra. Aurtengo ekitaldia indartsu lurreratuko da Pasaian, ekitaldi mordoarekin. Herritarrek kirol jarduerez, kontzertuez, kalejirez, dantzez edota lehiaketez gozatuko dute. Teo Alberro alkateak, Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordeak, eta Xoan Alonso Irmandade de Centros Galegos erakundeko idazkariak nahiz Galiziako Etxearen Gipuzkoako presidenteak aurkeztu dituzte jarduerak.

Alberroren arabera, hiru eguneko ekitaldi aroaren bitartez Galiziako eta Euskal Herriko komunitateen arteko adiskidetasuna sinbolizatu nahi da, eta Galiziak Pasaiarekin zehazki duen itsas tradizio partekatua aitortu nahi da, “Euskal Herriaren eta Galiziaren arteko batasun sakon eta iraunkorra sortu duena”. Itsasoarekin, nabigazioarekin eta arrantzarekin, bizibide batetik harago, “nortasun bat eta mundua ulertzeko modu bat” batu direla baietsi du udal agintariak.

Alkateak nabarmendu du Pasaian galiziarren komunitate handi bat bizitzeak lotura hori estuagoa izatea eragin duela, “galiziar askok beren etxea bihurtu dute gure herria”. Era berean, Galizian ere badira euskaldunak, eta horrek bi herrien arteko lotura are sendoagoa izatea ahalbidetu duela adierazi du Alberrok.

XXXV. Galiziako Egunaren barruko egitaraua oso-osoa da. Asko dago ikusteko eta gozatzeko. Beheko koadroan dago ekitaldien zerrenda osoa.

XXXV. Galiziako eguna

Maiatzak 31

  • 20:00: Euskal Herriko XXXV. Galiziako egunaren inaugurazioa. Agintarien harrera.
  • 20:30: Xirolarularien animazioa jai barrutian.
  • 22:30: Bad Sound System feat Sorkun – Jaranaren Eguneko musika kontzertua, Serafin Esnaola plazan.

Ekainak 1

  • 12:00: Euskal herri kirol erakustaldia, Mallabiko (Bizkaia) Txondor Herri Kirol Taldearen eskutik.
  • 13:00: Euskal Dantza Trintxerpe Dantza Eskolaren eskutik.
  • 18:00: Donostiako Gautxori txaranga izango da jai giroan.
  • 22:30: Os Melidaos Galiziar musika talde tradizionalaren emanaldia, Serafin Esnaola plazan.

Ekainak 2

  • 11:30: Kalejira, Euskal Herriko Zentro Galegoen Irmandade osatzen duten Galiziako Etxeetako taldeen eskutik.
  • 11:30: Gastronomia Lehiaketako produktuen harrera Gudari plazan: enpanadak, filloak eta tortillak.
  • 13:30: Agintarien harrera eta pregoia, Xose Estevezen eskutik.
  • 14:00: Argazkigintza, Poesia eta Gastronomia Lehiaketetako Sarien banaketa. Ermandade bazkaria Polbeiroren karpan.
  • 17:30: Folklore jaialdia, Euskadiko Galizia Etxeetako Xirolarru eta dantza taldeen eskutik.
  • 20:30: XXXV. Galiziako egunaren bukaera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.