Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Yola elkarteak 75 urte bete ditu

Urteurren hori berotzen hasteko, ekitaldi bat antolatu dute larunbatean Santiago plazan, 12:30ean. Pintxoak dastatu ahal izango dira Pasai Txarangarekin. Ekainaren 5ean, VII. Kultur Jardunaldiak hasiko dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2024/05/29

Donibaneko Yola Kirol eta Kultur Elkartea zorioneko dago, 75 urte bete baititu. Urteurren hori herriarekin ospatuko dute, eta ekitaldi berezi bat antolatu dute larunbaterako (ekainak 1) Santiago plazan, 12:30ean. Pasai Txarangak girotuko du goiza, eta bertaratzen direnek pintxoak doan dastatzeko aukera izango dutela jakinarazi dute Yolako kideek. Larunbateko ekitaldia 75. urteurrenaren ospakizunekin hasteko “aitzakia ederra” dela adierazi dute, ekainaren 5ean abiatuko baitituzte VII. Kultur Jardunaldiak.

Yolaren Kultur Jardunaldiek lau jarduera izango dituzte. Lehena ekainaren 5ean izango da. Paco Etxeberria auzitegi mediku eta antropologoak El Valle de Cuelgamuros. Mucho más que una historia hitzaldia eskainiko du Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Etxeberriak eremu horretan egindako exhumazioak izango ditu hizpide.

Ekainaren 12rako beste hitzaldi bat programatu dute Yolako kideek. David del Vallek La Bahía y sus baluartes. El castillo de Santa Isabel. La cadena hitzaldia emango du Yolaren egoitzan, 19:00etan. Gaztelu horren eraikuntza, ezaugarriak, jarduerak, erabilera edo gainbehera izango ditu hizpide.

Ekainaren 19rako jarduera “ezohiko” eta “berezi” bat prestatu dute. Yolako kideek nabarmendu dute Pasaian pasaitarren egunerokoa alaitzen zuten pertsonak zeudela, txisteak eta barreak zirela haien eguneroko ogia. Yolak keinu egin nahi die pertsona horiei, eta omendu egingo ditu. Yolaren egoitzan mokadutxo bat jateko aukera izango da 20:00etatik aurrera, eta txisteak kontatuko dituzte mahaiaren bueltan. Txiste eta umore jardunaldia izango da. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, edukiera errespetatzeko.

Kultur Jardunaldiak ekainaren 27an itxiko dira Eriz Magoaren ikuskizunarekin. Mago errenteriarrak haurrei zuzendutako Auskalo ikuskizuna eskainiko du Juanba Berasategi aretoan, 18:00etan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.