Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Eraso matxista jasan zuen emakumeari babesa helarazi dio udalak

Ertzaintzari protokoloak berriro begiratzea eskatu diote bi taldeek, plenoan. Altzibarko etxebizitza tasatuak ere hizpide izan dituzte.

plenoa oiartzun ekaina 2024 kronika Mugimendu feministak mozioa eraman zuen plenora.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/30

Oiartzungo udalbatzak maiatzeko ohiko plenoa egin zuen atzo arratsaldean. Hamar puntu zituen, tartean mozio bat, Oarsoaldeko Mugimendu Feministak aurkeztu eta EH Bilduren udal taldeak bere egindakoa.

Duela gutxi publiko egin zen Genero Indarkeriako Unitatean lan egin zuen ertzain batek indarkeria matxista jasan zuen emakume bati eraso egin ziola. 2021ean izan zen, Errenteria-Oreretan. Ertzain-etxean salaketa jarri eta hurrengo egunera izan zen erasoa, ertzaina emakumearen etxean aurkeztu zenean dokumentu batzuk ematearen aitzakiapean.

Mozioaren irakurketan, mugimendu feministako kideek gogorarazi zuten ertzaina epaitua eta zigortua izan zela, emakumeari 2.190 euroko kalte-ordaina ematearekin. Espedientea ere ireki zioten, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren arabera, baita unitate horretatik atera ere.

Horren aurrean, mugimendu feministak hainbat zalantza mahaiaren gainean jarri zituen. “Ez dakigu, denbora honetan guztian, zer gertatu den emakumearekin. Ez dakigu laguntza jaso ote duen, lehenik bikoteak eta ondoren ustez babestu behar zuenak eraso egin zioten. Ez dakigu, erasoa jasan ondoren, berriro instituzio publikoetan konfiantza izatea iritsi ote den”, adierazi zuten.

Horrez gain, galdetu zuten ea ertzain horrek, bere lanpostu berrian, herritarren datu pertsonaletara sarbidea zuten. “Horrelako gertaera larri baten aurrean, ez dakigu zergatik ez zen kaleratzerik egon. Argi ikusten da gorputz polizialek duten boterea, eta herritarren eskubideak zapaltzeko ez ezik, eraso zuzenak egiteko informazioa erabiltzeko gaitasuna dutela. Ertzaintzak bere boterea baliatzen, eta eraso matxistak ere egiten ditu”, esan zuten.

Irakurritako testuaren arabera, poliziak “sistema heteropatriarkal arrazista eta kapitalista” babesten du. Hiru eskaera egin zizkioten udalbatzari. Honakoak dira:

  1. Erasoa jasan zuen emakumeari elkartasuna adieraztea eta horrelako kasuetan dauden baliabideak emakumeari iritsi zaizkiola ziurtatzea.
  2. Errenteriako Ertzaintzaren komisariari herritarron ezinegona adieraztea, eta indarkeria matxistagatik erasotuak izan diren emakumeak eta arreta-protokoloak berbegiratu, eguneratu eta hobetzeko eskaera egitea.
  3. Udalak indarkeria jasaten duten emakumeak behar bezala artatuak izan daitezen bermatzeko urratsak egitea, horretarako beharrezkoak diren zerbitzu eta protokoloen bidez.

Mozioa (hemen irakur daiteke osorik) bi udal taldeen babesarekin aurrera atera zen. EAJk, baina, ñabardura egin zion. Janire Mitxelena eledunak azaldu zuen aldeko botoa emango zutela, hiru puntu horiek direlako balio juridikoa dutenak.

Indarkeria jasan zuen emakumeari babesa helarazi zion Mitxelenak, eta horrelako gertakariak “bidezkoak” ez direla argi utzi. Hala ere, testuaren hasierako bukaerako zatiarekin adostasun eza adierazi zuen. “Gertakari bat ezin da erabili erakunde oso bat epaitzeko”, esan zuen.

Horrez gain, bezperan Errenteriako Udalean aurkeztutako mozioan “kontsentsua” bilatzen zela adierazi zuten, eta Oiartzunen “hitz gogorragoak” erabili zirela, EH Bilduren gehiengoa “aprobetxatuta”, Ertzaintzaren “kontra” egiteko.

Mugimendu feministako kide batek erantzun zion ez dela “kasu isolatu” bat. “Sistema osoaren arazoa da, eta hori aldatu egin behar da. Sistema horren barruan dago Ertzaintza. Ez da kasualitatea kasua hiru urtez isilpean egotea, eta argi dago estaltzeko ahalegina egin dela”, esan zuten. Protokoloetan egin diren aurrerapenak txalotu zituen, baina ohartarazi zuen “oraindik asko dago egiteko”.

Altzibarko etxebizitzak

Gainontzeko gaiei dagokienez, Altzibarko hamabi etxebizitza tasatuetarako onartuen eta baztertuen zerrenda izan zuten hizpide.

232 lagunek aurkeztu dute eskaera, eta horietako 135 onartu dituzte. Hamabost egun dituzte helegiteak egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.