Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaia Musikalek ekainaren 17an zabalduko du matrikulatzeko epea

4 urtetik gorako pasaitar guztiek ahalko dute izena eman. Ikasturte honetan ere "musika hezkuntza inklusiboa, pertsonalizatua eta komunitatean musika sustatzearen aldekoa" eskainiko du eskolak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/30

Pasaia Musikal Musika Eskola 2024-2025 ikasturteari begira jarri da jada. Datorren ekainaren 17an (astelehena da) irekiko dute matrikulatzeko epea, hala jakinarazi dute gaur Aitor Brion zinegotziak eta Pasaia Musikaleko zuzendari Gorka Mirandak.

Ikasturte honetan ere “musika hezkuntza inklusiboa, pertsonalizatua eta komunitatean musika sustatzearen aldekoa” eskainiko du eskolak. Euren musika trebetasunak “ingurune eroso eta profesional batean” garatu ahal izango dituzte ikasleek.

“Gure helburua da, trebetasun teknikoak garatzeaz gain, ikasle bakoitzaren arima elikatu eta bizitza aberastuko duen musika hezkuntza eskaintzea. Gure instrumentu eta ahots ikasketen aukera zabalak, estilo klasikoetatik hasi eta modernoetaraino, ziurtatzen du musika gustu guztietarako aukerak egotea. Pianoa eta biolina, bateria eta saxofoia, txistua, gaita galiziarra eta kantua… gure programak prestakuntza integral eta moldakorra eskaintzeko diseinatuta daude”, adierazi du Aitor Brion zinegotziak. Taldeko musikak duen balioan sinisten dutela erantsi du zinegotziak eta talde lana, lankidetza eta kide izatearen zentzua sustatzen duela ikasturteko programak.

Gaurko agerraldian gogorarazi dute eskolak hastapen instrumentuak dituela doan lagatzeko, “musika hezkuntzarako sarbidea are gehiago errazteko” asmoz. Diru laguntza programa bat ere badu eskolak, “gure musika irakaskuntzetan guztion parte  hartzea sustatzea helburu duena”.

4 urtetik gorako herritar orok ahalko du ikasturte berrian izena eman. “Musika edozein adinetan ikasi eta goza daitekeen arte unibertsala da. Helburua “haur, gazte eta helduentzako musika hezkuntza eskuragarri eskaintzea” dela gaineratu du zinegotziak, “ikasle bakoitzaren beharretara eta helburuetara egokituz”. Eskolan jakitun dira ikasle bakoitzak bere interes eta erritmoak dituela, eta horregatik, irakaskuntzak ikasle bakoitzari egokituko dituzte.

Instrumentu eta ahots ikasketa sorta zabala eskainiko dute aurten ere, musika estilo moderno zein klasikoak. Pianotik, gitarratik eta biolenetik hasi eta bateria, saxofoia Galiziako gaita eta kanturaino.

Taldean aritzeko aukera ere izango dute ikasleek, bandak, koruak eta orkestrak antolatuko baitituzte. Jarduera horiek “funtsezkoak” direla nabarmendu dute gaur “ikasleen garapen integralerako, trebetasun sozialak eta talde lanekoak sutatzen baitituzte”.

Ikasturte berri honetan parte hartzeko interesa dutenek lotura honetara jo beharko dute. Bestela, helbide honetara idatzi edo 943 39 60 55 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.