Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ekainaren 8tik aurrera, Antxoko Gure Zumardia zabalik berriro

Altza eta Galtzaraborda arteko trenbide saihesbidea egiteko okupatuta egon diren lursailen zati bat erabilgarri izango da hurrengo larunbatetik aurrera. Behin-behineko urbanizazioarekin zabalduko dute.

Gure Zumardian egingo dute elkarretaratzea.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/31

Datorren ekainaren 8an (larunbata da) pasaitarrek Gure Zumardia eremua berreskuratuko dute. Udalak jakinarazi berri du Altza eta Galtzaraborda arteko trenbide saihesbidea egiteko okupatuta egon diren lursailen zati bat erabilgarri izango da, Euskal Trebide Sareak bukatu baititu geltoki berria izango denaren lauzaren lanak. Hori bai, behin-behineko urbanizazioarekin zabalduko dute eremua. Mikel Garica Peñil alkateordea pozik agertu da albistearekin: “Antxotarrentzako oso beharrezkoa da Gure Zumardiko eremua, eta, gainera, oso albiste ona da herriko jaiei begira berreskuratu ahalko dugula jakitea”. Hortaz, urte hasieran iragarri bezala, aurtengo sanferminetarako barrutiko agertoki nagusietako bat berreskuratuko dute antxotarrek.

Ekainaren 8tik aurrera, beraz, “oinarrizko urbanizazioa” izango du eremuak, honako elementuekin: hormigoi zimurtuko geruza bat, behin-behineko drainatzea eta argiztapena izango dituena. Behin betiko hiri altzariak lan guztiak bukatutakoan jarriko dituzte, eta horiek non eta nola kokatuko diren erabakitzeko parte hartze prozesu bat egingo dutela jakinarazi du alkateordeak.

Aurreikuspenak betetzen badira, Gelasio Araburu kalea ere aurki zabalduko dutela iragarri du udalak, ekainaren 17an (astelehena da) izango dela aurreikusi du erakundeak.

ETSK ziurtatu du saihesbidearen obrak aurreikusitako epea betetzen ari dela, eta gaur egun Hamarretxeta eta Ibaiondo arteko goiko lauza egiteko lanekin dabiltzala. Horrez gain, Eskalantegitik hurbilen dagoen eremuan hondeaketa lanak egiten ari dira, behetik. Ibaiondon, berriz, larrialdiko aireztapenerako lanekin ari dira, eta aldi berean, Molinaoko errekastoko harlangaitzezko horma eraikitzeko lanak egiten ari dira.

Dagoeneko bukatuta dagoen Pasaia eta Altza lotzen dituen tunelaren tartean, honako lanak egiten ari dira: kontragangaren hormigoiztatzea eta hormatxo gidariak egitea. Gero, horien gainean enkofratu orga bat eutsiko dute, eta horri esker topoa igaroko den galeriaren hormigoizko estaldura egingo dute. Galtzarabordan aste honetan bertan hasi dira lehenengo metroak hondeatzen  eta datozen asteetan marruskadura makinarekin ariko dira. 

Altza eta Galtzarabordako arteko bi kilometroko tartea eraikitzen denean osatuta geratuko da 2016ko irailean topoa Herreratik Altzara eraman zuen trenbide bikoitzeko saihesbidea. Martxan jartzen denean 7,5 minutuko maiztasunak eskainiko dizkie topoak Pasaiako zein Galtzarabordako erabiltzaileei.

Udalak gogorarazi du Antxoko lurpeko geltoki berria Gure Zumardia kalearen ondoko plazaren azpian eraikiko dutela. Sarbidea Eskalantegi kalean izango du, eta igogailua plazan bertan jarriko dute, elizaren ondoan. Larrialdiko irteera Hamarretxea kelaren inguruan eraikiko dute. Alboko nasak izango ditu geltokiak, baina eskailerak atari bakarrera iritsiko dira, eta bertatik atera beharko da kalera. Bi nasa horiek igogailu baten bidez konektatuko dituzte.

Erlazionatutako edukiaUdan berreskuratuko dute Gure Zumardia antxotarrekPasaia eta Altzako topo geltokiaren arteko tunela, bukatuta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.