Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

"Ez da alternatibarik ez dagoela, eman nahi ez dutela baizik"

Manifestazio jendetsua egin dute gaur Trintxerpen, Eskalerillasetik kaleratu nahi dituzten 12 familiei babesa adierazi eta "alternatiba erreal bat" exijitzeko. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindiaktu Sozialistak eta bizilagunek deitu dute mobilizazioa.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/01

Trintxerpeko kaleak aldarrikapenez bete dituzte gaur eguerdian dozenaka eta dozenaka lagunek. Eskalerillaseko bloketik kaleratu nahi dituzten 12 familien aldeko manifestazio jendetsua egin dute, Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta bizilagunek deituta. Euren haserrea eta ezinegona barrutiko txoko guztietara eraman dute bizilagunek, herrikide eta inguruko udalerritako herritarren babespean.

Lehenik eta behin, manifestazioaren deitzaileek eskerrak eman dizkiete bertaratu diren guztiei eta etxebizitza aterabide baten alde sinatu duten 2.000tik gora lagunei. Aferaren hastapenera jo dute sindikatuko kideek, eta gogorarazi dute inguru horretan merkantziak garraiatzeko trenbide bat eraiki nahi dutela, 12 familien etxebizitzen eraisketa eraginez : “Trenbide honen helburu bakarra Algeposa enpresari bide probatu bat eraikitzea da, eta horretarako Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euroko inbertsioa egingo du. Irabazten aterako dira bai Pasaiako portua, bai Eusko Jaurlaritza eta baita Algeposa ere, proiektu honen albo kalteak? Hemen ikusten dituzuen etxeak bota behar direla trenbide hori egiteko, ez baitago inongo aukerarik, eta proiektu hau interes orokorrerako omen da, politikariek ala esanda. Soluzioak familia hauentzako? Edo miserazko kalteordainak 5entzat edo ezer ere ez beste 7rentzat”, esan dute, amorruz.

Bizilagunek ere hartu dute hitza mobilizazioaren ondoren. Eraitsi nahi dituzten etxeak 60 urtez euren bizitoki izan direla gaineratu dute haiek. “Gure bizitza proiektuak garatu ditugu hemen, gure senar eta gurasoak hil ondoren hemen jarraitu dugu bizitzen, portuak eskatutako alokairua ordaintzen eta agintaritzako hitzarekin, etorkizunean etxeak erosteko aukera izango genuela. Horrela 2017ra arte, egun batetik bestera portuak errenten ordainketak suspenditu zituenean zenbait bizilaguni. 2021n Algeposarekin proiektua sinatu zuten, eta 2023an informatu gintuzten blokea abandonatu behar dugula”, esan du bizilagun batek, haserre.

Pasaiako eta inguruetako etxebizitzaren egoera “geroz eta okerragoa” dela gaineratu dute sindikatuko kideek: “prezioak gora doaz etengabe, langile klaseko kideok kanporatuak izatean ari gara leku guztietatik, bizitzaren garestitzea dela medio”. Egoera horren aurrean instituzio publikoek ez dutela inongo soluziorik eman salatu dute: “ahoa betetzen dute promesa faltsuekin, auzokideekin daudela behin eta berriz esanez, baina zerbait egiteko eskatzen zaienean erantzuna ez da inoiz iritsi”. Agintaritza, jaurlaritza, aldundia eta udala. Guztiak “erantzuleak” direla esan dute: “beraien iniziatibaren bitarrez edo ezer ere ez egiteagatik aurkitzen baikara egoera honetan”.

Bizilagunek erantsi dute alternatibarik ez dagoela gezurra dela, eta alternatibarik ez dagoela diotenean, euren etekinak murrizteko aukerarik ez dutela planteatu nahi adierazi nahi dutela. “Ez dute trenbidearen trazatua aldatu nahi, garestiago aterako zaielako. Ez gaituzte kalte ordain duinik eman nahi, kosturik gabe bota nahi gaituztelako. Ez gaituzte beste etxebizitza bat eskainiko, eta horiek merkatu errentagarri batera atera nahi dituztelako. Ez da alternatibarik ez dagoela, eman nahi ez dutela baizik”.

Borrokatzea “beharrezkoa” dela ondorioztatu dute hil luze hauetan bizilagunek, haien arabera, “borrokak eta antolakuntzak aukera berriak irekitzen dituelako. Lehen saihestezin eta aldaezin zirudiena, borroka politiko baten parte bezala ulertzen dugu orain”. Abiatu duten borroka “justua” dela nabarmendu dute, eta argi utzi dute ez diotela borrokatzeari utziko euren helburua lortu arte: kalitatezko alternatiba bat Eskalerillaseko bizilagun guztientzat, “salbuespenik gabe”.

Eskalerrilaseko aferan “bizi dugun sistemaren funtzionamendua” agerian geratu dela esan dute azkenik sindikatuko kideek: “arazoa ez da baliabideak falta direla, arazoa, baliabideok enpresen etekinak handitzera bideratzen direla da. Argi dugu, hala ere, sistemaren funtzionamendu honen adierazpen bakar bar dela Eskalerillaseko auzokideena. Munduko txoko guztietan langileriak antzeko arazoak pairatu behar ditu etengabe”. Arazoaren erroa “etxebizitzaren merkantzia izaera” dela esan dute, eta “kalitatezkoa, unibertsala eta doakoa izango den etxebizitza sistema bar martxan jarri arte ez dela guztiz eta betiko konponduko” adierazi dute. Kalitatezko alternatiba bat lortu arte, sindikatuko kideek ere ez dute etsiko, argi utzi dute hori.

DSC00040
DSC00040
DSC00044
DSC00044
DSC00074
DSC00074
DSC00085
DSC00085
DSC00087
DSC00087
DSC00100
DSC00100
DSC00105
DSC00105
DSC00110
DSC00110
DSC00116
DSC00116
DSC00119
DSC00119
DSC00123
DSC00123
DSC00128
DSC00128
DSC00137
DSC00137
DSC00142
DSC00142
DSC00150
DSC00150
DSC00160
DSC00160
DSC00168
DSC00168
DSC00178
DSC00178
DSC00190
DSC00190
DSC00195
DSC00195
DSC00216
DSC00216
DSC00265
DSC00265
DSC00269
DSC00269
DSC00284
DSC00284
DSC00298
DSC00298
DSC00305
DSC00305
DSC00352
DSC00352
DSC00386
DSC00386
DSC00409
DSC00409
DSC00416
DSC00416
DSC00429
DSC00429
DSC00436
DSC00436
DSC00449
DSC00449

Erlazionatutako edukiaEuren aldarrikapenak plenora eraman dituzte Eskalerillaseko bizilagunekEskalerillasen Ekidako kide batzuk identifikatu dituztela salatu dute12 familien kaleratzea gelditzeko jasotako 2.047 sinadurak, erregistratutaZutik jarrai dezan, zutik borrokan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.