Heltako ikasleen kanta emanaldia, bihar
Helduen Tailerreko gitarra ikasleek ikasturte bukaerako saioa eskainiko dute ostiral arratsaldean. Bertso eskolakoek lagunduko diete.
Helduen Tailerrekoak ikasturte bukaerara iristen ari dira. Gitarra ikasleek urteroko saioa izango dute bihar —hilak 7— arratsaldean. Udaletxeko pleno aretoan jarri dute zita, 18:00etan.
Abestien emanaldia egiteko, bertso tailerreko ikasleen laguntza izango dute. HELTAk oiartzuarrak animatu dituzte bertara hurbil daitezen.
