Ugaldetxoko festak egin ala ez erabakiko dute astelehenean
Ugaldetxoko Jai Batzordeak bilera antolatu du hilaren 10erako. Auzoko festak "kolokan" daudela ohartarazi dute.
Ugaldetxoko sanmigelak “kolokan” daude. Horrela jakinarazi du Ugaldetxoko Jai Batzordeak, bere sare sozialen bidez. Horregatik, bilerara deitu dituzte auzotarrak.
Bilera datorren astelehenean, hilak 10, izango da. Auzo lokalean jarri dute zita, 19:00etan. Auzotarrei deia egin diete, bertara joan daitezen. Erabaki garrantzitsua hartuko dute bileran: irailaren bukaeran Ugaldetxon festak ospatuko dituzten ala ez erabakiko dute.
