Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Faxismoaren mutazio berriaren kontra txertatzeko

Aste Antifaxista estreinako aldiz egiten ari dira, hainbat eragilek antolatuta. Bi hitzaldi eman dituzte, faxismoaren egungo aldaerari buruz hitz egiteko. Gaur eta etzirako emakume antifaxistei omenaldiak antolatu dituzte.

aste antifaxista hitzaldia 'Faxismoa Europan, gaur' hitzaldia eman zuten asteartean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/06/07

Aste Antifaxista antolatu dute Kattin Txikik, Biyurrieneak, EH Bilduk eta Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak. Faxismoa Europan, gaur izeneko hitzaldiarekin hasi zuten, asteartean. Iker Eizagirre Iratzar fundazioko kideak eta June Iartza Ernaikoak hartu zuten hitza. Eizagirrek azaldu zuenez, 1920ko hamarkadan sortutako faxismoaren berdina ez da gaur egungo eskuin populista deitzen zaionarena. «Estatu totalitarioa nahi zuten haiek. Egungoek, neurri totalitarioak», azaldu zuen. Egungo Europan arrakasta izaten ari diren alderdien arriskuaz ohartarazi zuen, eta homogeneoak ez direla. Bi esparrutan bereizi zituen alderdi eskuindar populistak: atlantistak, gehienbat, Europako ECR alderdian batuta daudenak, eta Txinarekin eta Errusiarekin «anbiguotasunez» jokatzen dutenak, ID eurotaldekoak. Alderdien barruan ere bi dira «arimak»: eskuin mutur klasikoa, batetik, eta «arima» liberala baina xenofoboa dutenak. 

Iartzak errepaso azkarra eman zion Euskal Herriko historia antifaxistari, 1936ko Gerran hasi eta gaur egunera arte, ENAMen sorreratik pasatuta. Euskal Herriak «DNA antifaxista» duela gaineratu zuen, baina badaudela faxismo berriaren zantzuak: «Okupazioaren diskurtsoa, Ertzaintzaren jarrerak edo ezkerrean bertan erositako TERF diskurtsoak». Horren aurrean «herri mugimendu artikulatua» eskatu zuen.

«Arrazionaltasun neoliberala»

aste antifaxista hitzaldia

June Iartza eta Iker Eizagirre, astearte arratsaldeko hitzaldian, Arizmendienean.

Alderdi berrien arrakastaren tendentziak aipatu zituen Eizagirrek, ezkerraren krisia edo eskuinak kultur batailan duen abantaila, esaterako. Egungo gizartearen «zeitgeist»-a —aroaren izpiritua— «pesimista» dela gaineratu zuen, hiru gakorekin: Mendebaldearen gainbehera, krisi ekologikoa eta espektatiba kolektiboen krisia. «Era isolatuan emango balira, aldaketa kulturala suposatuko lukete, baina hirurak batera ematean, oinarri sozialean lurrikara dira». Horrekin batera, arrazionaltasun neoliberalaren garaipena ekarri zuen. «Inork ez du defendatzen, baina neoliberalismoaren ideiak guregan sartu dira. ‘Ahal dena salba dadila’ logikarekin jokatzen dugu bizitzako esparru askotan, elkartasuna eta kolektiboan pentsatzea alde batera utzita».

Ideia horiek Euskal Herria ez dute guztiz blaitu, «asoziazionismo handia» dagoelako. Borrokan jarraitzeko esan zuen Iartzak, aurrekoen lekukoa hartu eta borroka berrien ekarpenak gehituta. Bi «txerto» eman zituen: abertzaletasuna, «gutasun berriak» sortuz; eta feminismoa, «XXI. mendeko tresna eraldatzaileena». Kultur bataila indartu behar dela adierazi zuten, eta «komunitateak sortzeko» eguneroko lanaren balioa nabarmendu zuten.

Gaur, emakume partisanoei omenaldia

Aste Antifaxistak atzo izan zuen jarraipena, faxismoak sare sozialetan duen presentziarekin. Gaurko beste ekitaldi bat antolatu dute, emakume partisanoen borroka aitortuko duena.

19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Xabier Susperregik Partisanas liburua aurkeztuko du, eta “ezberdina” izango dela iragarri du egileak berak. Izan ere, Ana Mendiola dantzari eta poetak dantza garaikideko pieza bat eskainiko du.

Bihar, goizean zehar, Biyurrieneak egingo duen ginkanari antifaxista izenondoa gehitu diote. Igandean itxiko dute Aste Antifaxista. Bi mugalariri omenaldia egingo diete: Maddi Sansberro oiartzuarrari eta Maritxu Anatola irundarrari. 09:00etan geratu dira, Endarlatsan. Azken omenaldia 14:30ean izango da, Oiartzungo Sarobe baserrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.