Euskara sustatzeko saioak egin dituzte Elorsoro kiroldegian
Hiru saio egin dituzte, eta jardunaldien ardatza eguneroko lanean sortzen diren egoerak kudeatzeko tresnetan trebatzea izan da.
Elorsoro kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioak egin dituzte, eta jardunaldien ardatza eguneroko lanean sortzen diren egoerak kudeatzeko tresnetan trebatzea izan da. Orotara hiru saio egin dituzte Ttur-Tturren eta Oiartzungo Udalaren eskutik.
Jardunaldi horietan euskararen aldeko hizkuntza politika egitearen garrantzia eta arrazoiak aztertu dituzte, eta, besteak beste, Elorsoroko langileak hizkuntza politikak duen garrantziaz jabetzea eta behar denean herritarrei ere garrantzia hori azaltzeko gaitasuna izateko trebatzea izan da helburua. Horretaz gain, kiroldegiko langileen eguneroko lanean topatu ditzaketen egoera ezberdinak kudeatzeko tresnak edota metodologiak ere landu dituzte.