Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Koltxoi azpian gordetako sekretuak, oholtzara

Aleka antzerki taldeak bere lehen lan handia taularatuko du bihar. Estreinaldirako bi emanaldi antolatu dituzte. Umore eta drama ukituekin ondutako lan aldarrikatzailea da.

Aleka taldekoak, joan den igandean egin zuten entseguan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/07

San Pedroko alkateordetza bizilagun bloke berezi bilakatuko da bihar, patio baten itxura hartuko du egun batez. Bizilagun xelebre talde baten istorioak kontatuko dituzte Aleka antzerki taldekoek, Koltxoi azpian izeneko antzezlanarekin.

Bihar taularatuko dutena euren lehen lan handia da, azken lau urteetan mimo handiz egindakoa. Estreinaldirako gogotsu bezain urduri daudela aitortu dio HITZAri taldeko Libe Narbartek: «Gehienontzat gure lehen antzezlan mardula da, lehen obra handia. Oholtza handi bat zapalduko dugun lehen aldia izango da», aitortu du, irrikaz. Aktore gisa ariko da bihar, aipatutako bizilagun horietako bat izango da pasaitarra.

Biharko emanaldian «gauza askotxo» kontatuko dituzte bizilagunek. Zertzeladatxo batzuk aurreratu ditu Narbartek. «Ohiko etxebizitza bateko bilera bat da abiapuntua, denoi nahiko ezagunak egingo zaizkigun egoera batzuekin», azaldu du. Toñi izango da protagonista nagusia. Zaintza beharko du, eta bizilagunak dira lagundu dezaketen bakarrak. Horiek Toñiren bizitza ezagutuko dute, eta horretarako «bidaia» moduko batean murgilduko direla aurreratu du Narbartek: «Toñik emakume arrunt bat zela zirudien, baina ikusiko duguna da agian ez dela hain arrunta, edo emakume arruntok baditugula alde interesgarri asko».

Bizilagunek Toñirekin izango duten hartu-eman horretan historiako pasarte ezberdinetara bidaiatuko dute bizilagunek, eta ikusleek, «flash» batzuk izango dira: «Errealitatean pasa diren hainbat momentutara joango gara. Abortatzeko eskubideaz ariko gara, feminismoaz, edota Pasaiako lehen bakailao arrantzaleez. Fikzioa da, baina errealitatearen pintzelkada batzuk ere baditu», erantsi du Narbartek. Hortaz, aldarrikapen kutsua ere izango du biharko emanaldiak, gogoetara eta hausnarketara eraman nahi baitituzte ikusleak. Finean, lanaren tituluak dioen bezala, koltxoi azpian gordetakoak argia ikusiko du antzezlanean: «Isilpean eramaten dugun horrek eragin dezakeen mina eta zeinen garrantzitsua den istorio batzuk kontatzea, horretaz ariko gara. Emakume arruntek zenbat erakutsi ahal diguten ikusiko dute ikusleek, hori da asmo nagusia». Horretarako umorea eta drama uztartuko dituztela aurreratu du Narbartek. 

Lana sortzeko lau urte eman badituzte ere, gehiena inprobisaziotik datorrela gaineratu du Narbartek: «Lehen bilera hartatik jolasten joan gara. Denon artean sortu dugu, modu oso parte hartzailean. Prozesu guztia izugarri aberatsa izan da».

Emanaldi bikoitza
Inork antzezlana galdu ez dezan, bi emanaldi eskainiko ditu Alekak bihar. Lehena 18:00etan izango da, eta bigarrena 20:00etan. Sarrera ia guztiak jada agortu direla jakinarazi du Narbartek, hortaz, ahalik eta azkarren eskuratzera deitu dituzte interesdunak (sarrera doan da, baina aforoa mugatzeko gonbidapena eskuratu behar da). «Jendeak ederki pasako du. Uste dut emozio ezberdinak sentituko dituztela, eta batez ere, ez du inor epel utziko, hori ziur».

Estreinaldiaren ondoren emanaldi gehiago egitea gustatuko litzaieke taldekoei, baina momentuz estreinaldira mugatuko direla azaldu du Narbartek. Hori bai, aurrerago «sorpresatxoren bat» izango dela aurreratu du aktoreak.

Ia osorik emakumez osatutako talde bat igoko da oholtzara bihar. Honako aktoreak ariko dira Judith Poves zuzendariaren gidaritzapean: Libe Narbarte, Arantza Zurutuza, Nerea Zangitu, Ainara Aldarondo, Maitane Aramendi, Iker Etxarri, Irati Salazar eta Montse Mostaza.  ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.