Igeri egiten ikasteko programa pilotu bat martxan jartzeko eta Donostiako 'Amas contra el racismo' taldearekin "sinergiak sortzeko" eskatu dute jeltzaleek.
Edukiontzietan itsasteko zenbakia duen pegatina udaletxean jaso daiteke. Etzirako kubo horiek zenbakirik ez badute, kendu egingo dituzte.
Ostiralean omenaldia egingo diote Francisi, baina gaur, txikitik izan bada ere, aitortza eta omenaldi ekitaldia egin dute Iztieta auzoan kokatutako haren omenezko oroigarrian.
'Zabor arteko loreak' herri ikuskizunarekin eta Ttipika taldearen emanaldiarekin bukatu zen atzo Pasaiako Dantza Festibala.
Eskola Kirolera joateko mugikortasun jasangarriko bitartekoak erabili dituzten ikastetxe eta ikasleak saritu zituzten Bizarain Ikastolan
Xanistebanetako Jai Batzordeak Igor San Joseren kartela onena dela erabaki du. Artaso elkarteak botako du suziria, 50. urtemuga dela eta.
Markel Merino lezoarrak garun paralisia du, eta Arkaitz Erice 'Kalu'-k haren aldeko elkartasun proba bat egingo du ekainaren 21etik 22ra: hamabost orduz arituko da korrika.
Ostegunean egingo du Hibaika Arraun Elkarteak 2024 denboraldiko bi eskifaien aurkezpena. Asteburuan Lekeitioko Ikurrina jokatu zuten: hirugarren sailkatu zen emakumeen ontzia, eta bederatzigarren gizonena.
Haur eta kadete mailetako partidak irabazita pasatu da Oiartzun fasez. Beasainen arituko dira finalerdietan, etxean hasita.
Goizean eta eguerdian dantzaz bete zituzten herriko plazak 150 bat dantzarik. Arratsaldean Sagardo Festarekin bat egin zuten.
Kimuen txapelketa hilaren 15ean jasoko du Lezoko Plazeta zelaiak. Hilaren 24tik 28ra, berriz, 8-14 adin tartekoentzat formazio saioak.
Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.
Zortzi ikastaro prestatu dituzte 2024/25 ikasturterako. Hilaren 30ean izango da izena emateko azkeneko eguna.
EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak. PSOE, gertutik, izan da bigarren indarra, eta EAJ izan da hirugarrena.
Ez da sorpresarik izan Oiartzunen, Europako Parlamentua osatzeko hauteskundeen emaitzetan. Ohi bezala, EH Bildu nagusi izan da.
2.010 botorekin, Orain Errepublikak zerrenda izan zen atzoko garailea Pasaian. Bigarren PSOE izan zen eta hirugarren CEUS.
Orain Errepublikak hautagaitzaren barruan zegoen alderdiak botoen %51,21 jaso du. Ondoren PSOE eta EAJ izan dira bozkatuenak.