Mineralen bila abiatuko dira hilaren 23an, igandearen partez
Aurreko igandean egitekoak ziren jarduera, Arditurri inguruan, baina eguraldiagatik atzeratu egin behar izan zuten.
Arditurriko parketxeak mineralak bilatzeko familientzako jarduera antolatu du hilaren 23rako (datorren asteko igandea). Pasa den asteburuan egitekoak ziren, baina bertan behera geratu zen eguraldiagatik.
Gainontzekoan, berdin mantenduko dute San Joan bezperako zita. Mineralen bila joateko parketxetik abiatuko dira. Arditurriko meatzeek 2.000 urtez funtzionatu zuten, eta oraindik mineral horiek ikus daitezke paraje horretan. Txangoaren helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere mineral horiek topatzea, nahiz eta gero bertan utzi beharko diren.
10:00etan abiatuko da parketxetik, eta toki berean bukatuko da 12:00etan. Euskaraz izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Prezioei dagokienez, 12 urtetik beherakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte, eta urte gehiago dituztenek, 6 euro.