Irabazitako 17 banderak bedeinkatuko ditu Sanpedrotarrak-ek igandean

2022-2023 denboraldian eskuratutako 17 banderak bedeinkatuko dituzte. Eguerdian jarri dute hitzordua.

2022-2023 denboraldian irabazitako banderak herriari eskainiko dizkio igande honetan (hilak 16) Sanpedrotarra Arraun Elkarteak, urteroko banderen bedeinkapena egingo dute. 12:00etan jarri dute hitzordua, Arraun Elkartearen kanpoaldean. Handik, txistulariak girotuta, elizara abiatuko dira arraunlariak eta irabazitako 17 banderak zalez inguratuta, han bedeinka ditzaten. Mezaren ondoren, elkartera itzuliko dira ,banderak bertan uzteko, oraingo honetan, Tirri Tarraren laguntzarekin bidean zehar.

Sanpedrotar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.