Alaberga eta Erdialdeko Auzo Batzarrak egingo dituzte
Alabergako Auzo Batzarra ekainaren 19an izango da; Erdialdekoa, aldiz, 20an. Bilera hauetan auzokoen kezkak eta premiak bildu nahi dituzte.
Udalak jakitera eman duenez, Alaberga eta Erdialdeko Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean, eta bilera horien funtsa auzotarren premia eta kezkak biltzea da, bai eta udalak agintaldi honetarako auzo horietan garatu nahi dituen proiektuen berri ematea ere.
Alabergako Auzo Batzarra ekainaren 19an izango da, 18:00etan, Arditurri Auzo Elkartean. Hitzorduan Aizpea Otaegi alkatea eta Bernan Lemos eta Yolanda Martin zinegotziak izango dira. Erdialdeko Auzo Batzarra, aldiz, ekainaren 20an izango da. 18:00etan izango da hori ere, baina Reina aretoan. Bigarren batzar honetan ere Otaegi, Lemos eta Martin egongo dira.
Udalak adierazi duenez, datozen asteetan udal arduradunak gainerako auzoetara joango dira, eta bertaratzeko deia egin dute.