Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Donibane kaleko festak berpiztuko dituzte

Kaleko bizilagun talde batek, 52 urteren ondoren, festak antolatu ditu datorren astebururako. Ohitura zaharrak eta ekitaldi berriak uztartuko dituzte hilaren 22an, goizetik arratsera.

donibane kaleko festak oiartzun Inazio Basasoro Gordoiz, 1952ko festetako asto-lasterketan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/06/14

Bederatzi festa ospatuko dira aurten Oiartzunen: xanistebanak, auzoetakoak eta Donibane kalekoak. Bertako bizilagun talde baten ekimenez, hilaren 22an, «bizia bera» ospatuko dute, baita kaleari berari «bizia eman» ere. Ekaitz Zabaltza da antolakuntzan ari denetako bat. Adierazi duenez, kalean bizi zen jende zaharrarekin harremanetan jarri ziren, festak nolakoak ziren jakiteko. Ekitaldi batzuk berreskuratu dituzte, eta berri batzuk erantsi, kalea «girotzeko». Hala ere, kosta zaiela aitortu du Zabaltzak. «Kaleko festen oroitzapena mamu bat bezalakoa da. Jende askok ez zekien bazeudenik ere. Helduek bai, baina ez da transmititu», adierazi du. 

Lekuko materialei dagokienez, argazki bakarra aurkitu dute, 1952ko asto lasterketarena. Inazio Basosoro Gordioz astoaren gainean agertzen da, Martikone etxea zenekoan. Bertako bizilagunen bitxikeriak jaso dituzte, handik eta hemendik, eta erakusketatxo bat egiteko materiala lortu dute, argazki zaharrekin apainduta. 

Azkeneko festak 1972. urtean egin zituzten: asteburu osokoak izan ziren ospakizunak orduko hartan, ostiralean hasi —San Joan bezpera— eta iganderaino. 

Xaflak eta begiztak

Kalean hamar etxe daude, eta egurrezko xafla bana emango diotela jakinarazi du Zabaltzak. Etxearen izen historikoa adieraziko du bakoitzak, eguzkilore batekin. Izenen zerrenda Joxe Mari Mitxelena Axeya-k pasatu die, elizako erregistroan jasota dauden izenekin.

Materiala jasotzean, altxor bat topatu dute. Kaleko bizilagun batek 1956ko festetarako ahizpak brodatu zuen begizta bat jaitsi zien antolatzaileei, Oyarzun, Hermanas Iriarte idatziekin, eta urte hartako San Joan Eguneko data dituena. «Beraiek ere poztu ditu norbaitek interesa agertu duelako. Jaitsi zigunak oroitzapen oso ona du, eta ziurtatu du xanistebanak baino hobeak zirela». Begiztaren kopia egingo dute, egungo grafiarekin eta data eguneratuta.

Kasualitateak beste egoera bitxi bat sortu du. Zurrounk-ek joko du bihar, eta taldeko abeslarietako baten aitonaren anaia Donibane kaleko festen antolatzaile nagusietako bat izan zen. «Modu horretan, nolabaiteko transmisioa ematen da». Ea biharko belaunaldiek ere aurtengoen lekukoa jasotzen duten.

Egitaraua

  • 10:00etan. Diana, Oidultzen eskutik.
  • 11:00etan. Bisita gidatua San Joan kaperara, Elena Zalakainen eskutik.
  • 11:00etan. Neska gazteen pilota partidak, Kontzejupean.
  • 11:00etan. Mutxikoak, Donibane kalean.
  • Beste ekitaldiek irauten duten bitartean. Kaleko hamar etxeen izena daramaten egurrezko plaken banaketa.
  • 13:00etan. Kaleko bikote zahar bat omenduko dute, dantzari gazteen eskutik.
  • 13:30ean. Bermuteoa, abestuz.
  • 16:30ean. Horrekin pintxoa opari Mirenen, eta inguruko establezimenduek emandako 11 sariren zozketa. Aurretik salduko dituzten zapiekin batera emango dute zenbakia.
  • 17:00etan. June Galardiren kontzertua.
  • 18:30ean. Zurrounken emanaldia.
  • Egun osoan zehar. Kaleko argazki zaharrak, Miren tabernan, Maritxu arrandegian eta kaleko paretetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.