Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KirolaKultura

[Erreportajea] 75 urteren ondoren, herria egiten jarraitzen du Yolak

75 kandela itzali berri ditu Yola Kirol eta Kultur Elkarteak, ospakizun bete-betean ari dira elkarteko bazkideak. Datozen asteetan biribilduko dute ospakizun sorta.

1966ko irudi honetan, elkarteko kideak batelerekin.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/14

Aste hauek bereziak izaten ari dira Donibaneko Yola Kirol eta Kultur elkartearentzat. Ospakizun bete-betean daude bazkideak, 75 urte bete baititu elkarte mitikoak. Joan den hilaren 1ean hasi zuten urteurrenaren harira antolatutako ospakizun sorta. Hilaren 27an biribilduko dute urteurrena, baina aurretik ere izango da zerekin gozatu eta ospatu.  

Ospakizun sorta «soinu pixka bat ateratzeko» baliatu dutela azaldu dio hitzari elkarteko lehendakari Tomas Arostegik: «Urteurren honetan herriari zerbait eskaini nahi izan diogu, orain arte egin dugun bezala. Yola beti izan da herriko elkarte bat, herrikoia, herrian sortutakoa eta herriarentzako lan egiten duena. Hori da gure izaera». Lehendakariak aitortu du jende guztiak ezagutzen duela Yola, arrasto handia utzitakoa baita. «Historia handia dauka elkarteak, eta hori kalera atera nahi izan dugu». 

1949ko apirilean sortu zuten elkartea, eta «oso modu bitxian» izan zela gogorarazi du Arostegik. Fundatzaileetako bat izan zen Pablo Etxanizengandik jaso du istorioa Arostegik: «Txikitoa 10 zentimo igo zuten, eta lagun talde batek hori ez zela posible esan, eta elkartea sortu zuten. Errioxatik ardoa ekartzen zuten, eta sagardoa inguruko sagardotegietatik», kontatu du. Txikitero kuadrilla hori oso arraun zalea zenez, kirol elkarte gisa hasi zuen bidea Yolak, itsasoari lotuta lehen egunetik. «Federatzea erabaki zuten, eta hainbat traineru izan zituen Yolak urte luzez. Pentsa, Kontxako banderan izan da Yola! Kirolean ere ibilbide luzea izan dugu. Ez da bakarrik izan edan eta parranda». Gaur egun kirol talde gisa aritzen ez bada ere, maiz San Juan Koxtaperen bigarren talde bezala aritzen da Yola. «Euskadiko txapelketan adibidez bi trainerilla atera nahi baditu Koxtapek, gure izenean aurkezten dute bigarren hori», azaldu du, harro. 

75 urte hauetan asko eman dio Donibaneri elkarteak. Denetik antolatzen dute urtean zehar: ekitaldi gastronomikoak, askotariko kultur jarduerak, kirol lehiaketa eta jarduerak… Zerrenda luze bat aipatu du Arostegik, baina guztietatik uztailaren 31n egiten duten Bateleren Eguna nabarmendu nahi izan du, zalantzarik gabe. Yolaren «plater nagusia» dela aitortu du, antolatzeaz oso harro daudela atzeman dakioke. «Batelerak heroiak ziren, eta beraien omenezko eguna antolatzen dugu urtero. Jai oso hunkigarria da, oso barneratuta dago Donibanen. Haiek dira protagonista, eta ez Yola. Eta horretarako ere jaio zen elkartea, herritarrei ahotsa eta tokia emateko». 75 urteren ondoren, beraz, herria egiten jarraitzen du elkarteak: «Gainerako barrutietako jende asko gerturatu da, eta hori ere nahi dugu. Donibanen gaude, baina herria egiten dugunean horretaz ari gara. Herriari eman egin behar zaio, denei».  

Ospakizun sortaren barruan, hitzaldi oso interesgarria eskaini zuen asteazkenean David del Vallek, Puntetara bidean dagoen gazteluaren ingurukoa. «Gaztelua deitzen diogun hori zer den kontatu zigun, zergatik sortu zen, nork egin zuen, zertarako… Sanjuandarrek ez dakite gaztelu horren istorioa», zehaztu du. 

Datozen egunetan biribilduko dute ospakizun sorta. Informazio gehiago oarsoaldea.hitza.eus-en. 

Etorkizuna, bermatuta
Arostegik aipatu du Yola prest dela beste 75 urte betetzeko. Azken urteotan bazkidetza «gaztetzen» ari dela dio, pozik: «Gure masa soziala adinekoa da, baina azken urteetan egia da gaztetzen ari dela. Eta pozgarriena, gero eta emakume gehiago daudela elkartean». Etorkizuna, beraz, bermatuta du Yolak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.