Hilaren 22an, sagardoa barra-barra Antxon
XXIX. Sagardo Jaiak Gure Zumardia hartuko du hurrengo larunbatean. Orotara 10 sagardogileren uzta dastatzeko aukera izango da.
Hurrengo asteburuan sagardozaleek hitzordu garrantzitsua izango dute Antxon. Izan ere, XXIX. Pasai Antxoko Sagardo Jaia egingo dute hilaren 22an (larunbata da), bere eremu naturalean gainera: Gure Zumardian (joan den hilaren 8an zabaldu zuten berriro). Orotara 10 sagardogileren urteko uzta dastatzeko aukera izango da plazan jarriko dituzten postuetan. 18:00etatik aurrera, sagardoa barra-bara izango da. Dastaketak iraun bitartean Iraunkorrak txarangak dantzan jarriko ditu bertaratutako guztiak.
Honako sagardotegiek emango dute euren uzta dastatzeko aukera: Alorrena, Astarbe, Baleio, Goiko Lastola, Iparraguirre, Larregain, Lizeaga, Oiarbide, Ordo Zelai eta Otsua Enea. Alkartasuna Danza Taldeak festaz gozatzera animatu ditu herritarrak.