Nerea Ibarzabal eta haren 'Bar Gloria', gaur, Trintxerpen
Gaur izango da Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubaren azken saioa. 19:45ean izango da, Trintxerpeko liburutegian.
Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak gaur izango du ikasturte honetako azken saioa, eta, oraingoan, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria liburua landuko dute idazlearen konpainian.
Hitzordua gaur izango da, 19:45ean, Trintxerpeko liburutegian. Parte hartzea doakoa izango da, eta edonork du bertaratzeko aukera.