Oiarperkoek bi final jokatuko dituzte asteburuan
Herriarteko partidez gain, beste zazpi norgehiagoka jokatuko dituzte. Gazte eta kadeteetako final bana jokatuko dute, bihar.
Oiarpeko pilotariek ez dute aurreko asteetako karteleren luzerakorik asteburu honetan. Hamar partida jokatuko dituzte, baina horietako zazpi pisuzko partidak izango dira.
Herriarteko txapelketako joaneko hiru finalerdiak igande arratsaldean jokatuko dituzte, Madalensoron, 17:00etan. Gainontzeko partidei dagokienez, bi final jokatuko dituzte bihar. Lehena, Andoainen, 13:00etan. Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako finalean arituko da Oiarpeko Oiartzabal, Gaztelekuko Bidezabalen kontra. Kadeteen kategoriako finala izango da.
Gazte Mailan, berriz, Zaramagako Txapelketako binakako finalean arituko da Etxeberria, Oses hernaniarrarekin bikotea osatuta. Larraungo Nazabal eta Telletxea izango dituzte arerio gisa.
Gaur arratsaldean bi partida jokatuko dituzte, Madalensoron. Horietako bat finalerdia izango da, eskuz banakako Haur Mailako txapelketakoa. Oiarpeko Galardi Abantzuko Ayesaren kontra arituko da, 19:00etan hasita. Bukatzean, Lasa oiartzuarrak San Francisco Javier taldeko Zabaletaren kontra neurtuko ditu indarrak, Gazte Mailako Euskal Ligako finalerdian.
Atzo beste bi partida jokatu zituzten.
