Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal gobernuaren "lidergo falta" salatu du PSE-EEk

EH Bilduk eta Podemos-Aliantza Berdeak osatutako udal gobernuaren lehen urtearen gaineko balorazioa egin du taldeak. "Errektifikatzeko garaiz" daudela diote.

Crespo, Suarez eta Babaze, gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/14

Pasaiako PSE-EE udal taldeak agerraldia egin du gaur Donibaneko Kultur Gunean, EH Bilduk eta Podemos taldeek osatutako udal gobernuaren lehen urtearen gaineko balorazioa egiteko. Kezkati agertu dira, eta udal gobernuaren “lidergo falta” salatu dute, besteak beste. Lore Suarez bozeramaileak adierazi du lehen urte honen ikerketa bat egin dutela, eta “kezka handia” dutela adierazi dute. Harekin Miguel Angel Crespo eta Jokin Babaze izan dira.

“Kezkati gaude aurreko legealdian hasitako proiektu batzuk oso motel garatzen ari direlako, eta kasu batzuetan paralizatuta daudela esan dezakegu. Martxan zeuden proiektu batzuetan konpromisoak ez betetzeko arriskua dago, eta ondorio,z finantziazioa gal dezakete. honek pasaitarrentzat galera handia ekarriko luke”, esan du Suarezek. Proiektu hauek pasaitarren bizi kalitatea hobetzeko “giltzarri” direla erantsi du.

“Politika, lidergo, inpultso eta eguneroko kudeaketa falta” leporatu dio bozeramaileak Teo Alberrok gidatzen duen udal gobernuari. Luzuriagako bulegoen, Andonaegiko urbanizazioaren eta aparkalekuaren edota Donibaneko saneamenduaren proiektuak “moteldu” dituztela leporatu diete, eta hauetan kudeaketa falta salatu dute.

Gobernua osatu zenetik urtebetera, Pasaiak “ez duela udal gobernuak zein eredu duen ezagutzen” salatu dute. “Ez dago ez planik, ez eredurik. Eta larriena da honek ekarri duela Pasaia hainbat erakunderen interesetatik eta kezketatik desagerrarazi izana”.

Arduratzeko “arrazoi asko” daudela erantsi du PSE-EEko bozeramaileak, baina oraindik “errektifikatzeko” garaiz daudela esan dute: “ez dugu katastrofista izan nahi. Horregatik Podemos eta EH Bilduri “serio lanean hasteko” eskatu diote.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.