Honbukoen emaitza bikainak, Euskadi eta Gipuzkoako kenpo kai txapelketetan
Bi txapelketak asteburuan jokatu dituzte, Hondarribian. Oiartzungo elkarteko bederatzi kidek hartu dute parte, eta dominak ekarri dituzte.
Honbu elkarteko kirolariak, Hondarribian, lortutako garaikurrekin. Pasa den igandean jokatu zituzten, Hondarribian, Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo kai borroka arteko txapelketak. Oiartzungo Honbu Kenpo Kai elkarteko bederatzi kenshi lehiatu ziren bertan: Erai Iturri, Ehari Iturri, Ander Chans, Alejandro Arregi, Inge Telletxea, Uxue Arozena, Andoni Sanchez, Iñaki Alkiza eta Joseba Bingen Otaegi.
Lau modalitatetan hartu zuten parte Honbuko kideek: Kata, Kobudo (kata armekin), goshin (autodefentsa teknikak) eta kumite (borroka). Sekulako emaitzak izan zituzten Oiartzungo elkarteko kirolariek, eta domina dezenterekin bueltatu ziren Bidasoaldetik (zerrenda behean ikus daiteke). Shihan Vidal eta Shihan Martinezen lana eskertu dute Honbukoek. “Beraien lanari esker Oiartzungo kenshi-ek sariak lortzen jarraitzen dute”.
Dominen zerrenda
-
Gipuzkoako Txapelketa
-
Erai Iturri: 2. postua Kobudo kimu maila mistoan.
-
Ehari Iturri: 3. postua Kata; 3. postua Kobudo kimu misto mailan.
-
Ander Chans: 3. postua Kata; 2. postua Goshin gizonezko kadete mailan.
-
Alejandro Arregi: 3. postua Kobudo; 3. postua Goshin; eta 2. postua kumiten gizonezko Kadete Mailan.
-
Inge Telletxea: 1. postua Kata; 2. postua Goshin; 2. postua Kumite emakumezkoen jubeniletan.
-
Uxue Arozena: 3. postua Kata; 1 postua Kobudo; 2. postua Goshin; eta 3. postua Kumite emakumezko jubeniletan.
-
Andoni Sanchez: 2. postua Kobudo gizonezkoen jubeniletan.
-
Iñaki Alkiza: 2 . postua Kata gizonezkoen jubeniletan.
-
Joseba Bingen Otaegi: 3. postua Kobudo; 3. postua Goshin senior maila mistoan.
-
-
Euskadiko Txapelketa
-
-
Ander Chans: 3. postua Kata; 2. postua Goshin gizonezko kadeteetan.
-
Alejandro Arregi: 3. postua Kobudo; 3. postua Goshin, 2. postua kumiten gizonezko kadete mailan.
-
Inge Telletxea: 1. postua Kata; 2. postua Goshin; 2. postua Kumite emakumezkoen jubenil mailan.
-
Uxue Arozena: 3. postua Kata; 1 postua Kobudo; 2. postua Goshin; eta 3. postua Kumite emakumezko jubeniletan.
-
Andoni Sanchez: 2. postua Kobudo gizonezkoen jubeniletan.
-
Iñaki Alkiza: 2 . postua Kata gizonezkoen jubeniletan.
-
Joseba Bingen Otaegi: 3. postua Kobudo, 3. postua Goshin misto mail mistoan.
-
Denboraldia bukatu da bi txapelketa horiekin, eta orain atsedenaldia hartuko dute, irailera arte. Bueltan erronka handi bat prestatzen hasiko dira: 2025eko Munduko Kenpo Kai Txapelketa.
