Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaia eta Red Bay herriaren arteko senidetzak sendotzen jarraitzen du

Ongietorri beroa egin zioten atzo Kanadako "ordezkaritza adierazgarri" bati. 2017an ezarri zuten bi herrien arteko senidetze harremana, ordutik sendotzen jarraitzen duena.

Pasaiako eta Kanadako ordezkariak, atzoko ongietorrian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/20

Atzo (hilak 19), Kanadako ordezkaritza “adierazgarri” bati ongietorri beroa egin zioten udalean, 2017an Labradoreko (Kanada) Red Bay herriarekin ezarritako senidetze harremana “sendotzearren”. Bi komunitateen arteko “loturen garrantzi historikoa eta etorkizunekoa” nabarmendu zituen Aintza Taberna alkateordeak. Udal gobernuko kideak, PSE-EE taldeko ordezkariak, Kanadako enbaxadore eta ministroak, Espainiako Kultura Ministerioko legebiltzarkideak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriako kideak izan ziren atzoko ongi etorrian.

“Sinbolismo bereziko” jardunaldia izan zela nabarmendu zuen Tabernak: “Gaur oso egun berezia da Pasaiarentzat, Kanadako ordezkaritza berezi bati ongietorria emateko ohorea baitugu. Bisita hau Labradorreko Red Bay-rekin dugun harremanaren isla da, 2017an formalizatutako gure senidetzari esker”, esan zuen. Bi herrien arteko “lotura historiko sakona” nabarmendu zuen alkateordeak, eta aipatu zuen Pasaia izan zela euskal baleontzien abiapuntuko portu nagusia, eta Red Bay, berriz, harrera portu nagusia. “Lotura historiko horiek indartu egin ziren Unescok 2013an Red Bay Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuenean, eta 2015ean San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza babestu zuenean”, erantsi zuen.

Gainerako ordezkariek nabarmendu zuten “Pasaia eta Kanadaren arteko lankidetza kultural eta diplomatikoaren garrantzia”, eta bi herrien arteko lankidetzari balioa eman zioten. NunatuKavut komunitatearen izenean, Tod Russellek bi eskualdeetako kultura eta natura ondarea babestu eta sustatzearen garrantzia nabarmendu zuen, “komunitate indigenen tradizioak eta ezagutzak errespetatu eta baloratuko dituen lankidetzaren esparruan”.

Ongietorriaren ondoren, partaide guztiak aldundira joan ziren, Nao San Juan Kanadarako bidean komitearen lehen bilerara. Foro honen helburua, udaleko iturrien arabera, “San Juan euskal baleontziaren berreraikuntzaz eta 2026an Kanadara egingo duen inaugurazio bidaiaz hausnartzea” da. Bidaia horrek bi herrien arteko lotura historiko eta kulturalak sinbolizatuko ditu.

Erlazionatutako edukiaLau mendeko harremana ofizialdu dute[Galeria eta bideoa] Red Bay-eko alkatea Pasaian da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.