Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aldaketaren protagonistak direla erakutsi dute gazteek

Mater-ek bultzatutzako Itsas Hondakinen Erronka proiektuaren bukaerako ekitaldia egin zuten atzo. 10 proiektu saritu zituzten, horietako bi Pasaiakoak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/21

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak bultzatutako Itsas Hondakinen Erronka: Gazteak Aldaketaren Protagonistak proiektuaren bukaerako ekitaldia jaso zuen atzo Donibaneko Juanba Berasategi aretoak. Hamarka ikasle bildu ziren atzo, proiektu honen baitan sortu dituzten 10 proiektu onenak aurkeztu eta saritu zituzten. Hauen “originaltasuna eta eraginkortasuna” nabarmendu zituzten atzoko ekitaldian.

Zazpi ikasturte darama museoak Gipuzkoako bederatzi ikastetxeetako 2000 ikasle baino gehiagorekin lanean, eta itsas hondakinen arazoari aurre egiteko tokian tokiko 500 proiektu garatu dituzte urte hauetan. Aurtengoan 400 ikasle aritu dira, eta 107 proiektu aurkeztu dituzte, Mater-eko iturrien arabera, “ingurumenaren zaintzako ekintzaile izanik eta aldaketaren protagonistak direla frogatuz”. Pasaian, Lezon, Errenteria-Oreretan, Donostian, Tolosan eta Astigarragako ikasleek jaso dute sariren bat.

Epaimahaiko kideak aurtengo proiektuekin “benetan harrituta” geratu direla aitortu dute, “garatu diren proiektuen kalitate handiarengatik, hondakinen murrizketa proiektu kopuruarengatik, herriko eragile ezberdin asko inplikatu dituztelako, eta komunikazioari indar izugarria eman diotelako”.

Pasaiako proiektuen artean, Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek egindako Mundua lagundu dezagun izeneko liburua saritu zuten atzo, ingurumen arazoak zein ingurumen zaintzan mundu mailako erreferente eta erronkak lantzen dituena. Pasaian garatutako eta saria jaso zuen beste proiektua Plastikoekin eskulanak egitasmoa izan da, plastikozko hondakinei berrerabilpena egiteko tutorial zein tailerrak garatu dituzte. Errenteria-Oreretako Telleri Alde ikastetxeko ikasleek ere sari bat jaso dute, Guztion erreka guztion erronka proiektuagatik. Oiartzun ibaiko puntu beltzean hondakin bilketa herrikoia antolatu dituzte eta honen emaitzak zabaltzeko informazio puntua jarri dute.

Proiektu guztiak esteka honetan ikus daitezke. “Hunkitu egiten gara urtero gazteek aurrera eramaten dituzten proiektuekin, aukera eta prestaketa emanez benetako aldaketaren protagonista izateko gai direla frogatzen dute, oso harro gaude”, adierazi zuen atzoko ekitaldian Sara Lizarza Mater-eko hezkuntza proiektu honen arduradunak.

‘Plastikoen eskulanak’ proiektuaren sortzaileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.