Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Karla Lekuona zelaia itxuraldatzeko lanak hasiko dituzte abuztuan

Belar naturaleko zelaia artifizial bilakatuko dute, eta argiterian zein sarreran moldaketak egingo dituzte OKEren gotorlekuan.

karla lekuona eraberritzea abuztuan Edorta Fernandez eta Olaia Lasa zinegotziak, aldatuko den soropilean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/06/21

Karla Lekuona futbol zelaiak 47 urte beteko ditu aurten. Oiartzun Kirol Elkartearen gotorlekua da Ugaldetxoko zelaia, eta erabaki dute eraberritu egin behar dela. Izan ere, OKEn 160 emakume eta 315 gizon aritzen dira gaur egun futbolean. 21 talde ditu, kimuetatik hasi eta senior mailara bitarte.

Ezin kabituta ibiltzen dira, belar naturaleko zelaia ezin baita nahi bezain bestetan erabili, soropila ez lokazteko. Gainera, mantenu-lan handia behar du. Horregatik, belar mota aldatzea erabaki dute, artifiziala jartzeko.

Kirol-instalazioa hobetu eta erabilera eta segurtasuna handitzeko, belar naturala kendu eta belar artifizialeko zelaia egingo da. Futbol 11rako joko-eremu bat eta futbol 7rako bi markatuko dituztela jakinarazi du udalak. Ureztatze eta drainadura sistema berriak jarriko dituzte eta zelaia inguratzen duen hesia aldatuko dela gaineratu dute.

Ekipamendu berriak

Udalak nabarmendu duenez, belar berriari esker mantenu-lanak eta kostuak “nabarmen” murriztuko dira. Soropilaz gain, zelaiaren beste hainbat ekipamendu ere eraberrituko dituzte.

Lau argiztapen-dorre eraikiko dituzte, zelaiaren lau izkinatan. Bakoitzak LED motako launa proiektore izango ditu, energia-eraginkortasuna hobetzeko. Sarrerak eta leihatila berria egingo dira eta markagailua, babes-sarea eta taldeentzako aulkiak aldatuko dituzte.

Zelai barruan ez ezik, kanpoaldean ere izango dira berritasunak. Joko-eremua eta errepidearen arteko itxitura atzeraeman, eta bertan espaloia eta autobusentzako aparkalekua egokituko dituzte.

1.834.000 euroko aurrekontua du eraberritzeak. Abuztuan hasiko dituzte lanak eta ondo bidean, zelai berria urte bukaerarako prest egongo dela kalkulatu dute. Tarte horretan, zelaia aldi baterako itxita egongo da eta Zubietan eta Lezon jokatuko dituzte futbol partidak.

47 urte

Oiartzun Kirol Elkartea 1975ean sortu zen, eta datorren urtean beteko du mende erdia, zelai berriarekin. Lehen bi urteetan Mamut inguruko zelaietan ibiltzen ziren entrenatzen eta kanpoan jokatzen zituzten partiduak, eta ondoren eraiki zuten egun Karla Lekuona izena daraman zelaia.

Oiartzun Kirol Elkarteak zelai zaharrari agur esateko ekitaldia egin zuen maiatzeko azkeneko larunbatean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.