Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKirola

Kirol taldeak, praktika egokiak sustatzeko guneak

Herriko kirol taldeetan zer-nolako genero eta hizkuntza praktikak egiten diren aztertzen ari da udala. Hausnarketa fasean dago proiektua orain, gerora klubei lanabesak emateko.

Amaia Muguruza, Urko Kortajarena eta Sara Dorronsoro.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/21

Pasaiako Udaleko Euskara, Berdintasun eta Kirol sailek indarrak batu dituzte beste behin, eta proiektu interesgarri batean murgildu dira. Ikerketa bat egin berri dute herriko hiru kirol taldetan, horietan zer nolako genero eta hizkuntza praktikak egiten diren aztertzeko. Egoera horrekin kezkati dago udala, eta lanean jarri da erakundea. 

Laura Ré Euskara zinegotziak aipatu du hizkuntzak berak eragina duela genero estereotipoak eraikitzeko garaian, eta hortaz, kirolean hori aztertzea interesgarria eta beharrezkoa iruditu zaiela, «herriko nerabeak nola eta nondik harremantzen diren jakiteko». Finean, generoak, botere dinamikek eta hizkuntza ohiturek dinamika horietan zer-nolako pisua duten ezagutzeko abiatu dute ikerketa, zinegotziaren arabera, horrek politika feministak sustatzen lagunduko baitu. 

Julen Rodriguez Kirol zinegotzia proiektua kirol esparruan egitearen garrantziaz aritu da. «Kirola da gizarte-harremanak martxan jartzen dituen motorretako bat. Horregatik, oso interesgarria iruditu zitzaigun hura erabiltzea udalerrian berdintasuna eta euskararen erabilera hobetzeko tresna gisa. Azterlan horrek ibilbide-orri bat markatuko digu, indarrak non jarri behar ditugun jakiteko», esan du udal gobernuko ordezkariak. 

EHUko Jaime Altuna eta Nahia Urdaieta ikerlariak arduratu dira azterlana egiteaz. Biak ala biak adituak dira esparru horretan, askotariko ikerketak egin baitituzte azken urteetan. «Euskararen biziberritze prozesuan generoak nola eragiten duen aztertu dugu», azaldu du Altunak. Ikerketarako hainbat tresna erabili dituztela aipatu du, eta metodologiari dagokionez, ikerketa kualitatiboa baliatu dutela kontatu du. Hala, hainbat modutara egin dute behaketa lana ikerlariek, eta entrenamenduetan zein lehiaketetan izan dira, askotariko datuak biltzen. «Egiteko moduak, hitz egiteko moduak jaso ditugu. Entrenatzaileekin ere izan gara, elkarrizketa sakonak egiten. Luze aritu gara gaiaz», azaldu du Altunak. 

Ikerketaren lehen fase horretatik behin-behineko ondorio batzuk atera dituztela azaldu du ikerlariak. Zertzeladatxo batzuk eman ditu: «Ikerketak erakutsi digu hizkuntza eta generoa elkarrekin aztertzeak ematen dizkigula pista batzuk hizkuntza praktiken inguruan. Begiratu behar da ea nola txertatzen diren kirol jarduera zehatz bakoitzean bai hizkuntza baita generoa ere. Lehia, indarra edo oldarkortasuna dagoen kirol praktiketan sortzen den hizkera maskulinitatearekin lotuta dagoela eta erdararekin lotutako hizkera bat dela ondorioztatu dugu. Eta alderantziz, lehia apaltzen denean, bestelako harreman batzuk eratzen dira, eta horri lotuta hitz egiteko beste modu batzuk sortzen direla ikusi dugu», adierazi du. 

Ikerketarekin hasi ziren lehen egunetik ikerlariek berretsi dute talde guztiek apustu sendoa egiten dutela euskararen alde. «Ikusi dugu klubetan euskararen aldeko hautu oso garbia egiten dela. Entrenatzaileek badakite eredu direla, eta ildo horretan saiakera handia egiten dute». Dena den, horrekin nahikoa ez dela dio, atsekabez, haien artean gazteleniara jotzeko ohitura handia dagoela ikusi baitu. «Ez da Pasaiako kontu bat, oro har ikusten dugu kirol arloan planifikazio handia dagoela, baina ez dagoela hainbesteko planifikaziorik hizkuntzaren arloan. Bai ala bai landu beharreko zerbait dela ondorioztatu dugu». 

Behaketa fase hori bukatuta, orain, bigarren fase batean sartu da proiektua, «hausnarketarako» tartea izango da orain, Altunaren arabera. Datu eta ondorio horiek izanik, hirugarren faseari ekingo zaio. Altunaren arabera, fase garrantzitsua izango da: eraldaketa edo aldaketaren fasea. «Euskararen biziberritzearen alde genero ikuspegiarekin eragiteko zerbait zehatza planifikatuko dugu», zehaztu du. 

Klubak, pozik eta eskertuta
Ikerketa horretan herriko hiru taldetan aritu dira lanean: Sanpedrotarra Arraun Elkartean, San Juan-Koxtape Arraun Elkartean, eta Pasaia Kirol Badian. Hiruetan, 12-18 urte bitarteko gaztetxoen ohiturak aztertu dituzte adituek. 

San Pedroko infantiletako nesken entrenatzaile Amaia Muguruzak «pozik eta kuriositatez» hartu du ikerketa. «Beti bermatu dugu entrenatzaile guztiek euskaraz egitea. Arraunlariak gurekin euskaraz ari dira beti, baina egia da haien arteko harremana %80an gaztelaniaz dela. Aldea sumatzen dugu generoen artean, gainera. Neska gazteenek dute joera gehien euskaraz hitz egiteko. Mutilen artean gaztelaniaz aritzen dira. Salbuespen gehiago daude nesken artean. Hori guztia aztertzeko termometro moduko bat izan daiteke ikerketa», esan du. Entrenatzaileak erantsi du kirol taldeak euskararen arnasguneak izan ohi direla; izan ere, «erosoago» sentitzen direnez, «modu naturalagoan» aritzen dira. 

Pasaia Kirol Badiako begirale eta koordinatzaile Sara Dorronsorok ere oso baikor baloratu du ikerketa haien taldean egin izana. «Behaketa hori egitea garrantzitsua dela uste dugu, gaztetxoak maiz ez baitira kontziente barneratuta dituzten zenbait ohiturez. Gauzak espontaneoki ateratzen dira, eta hor eragin behar da. Gure kasuan, zein hizkuntzatan hitz egiten duten aztertzea baino garrantzitsuagoa da batzuek eta besteek zein rol hartzen duten aztertzea. Zeinek hartzen duen hitza, zein momentutan, zein den protagonista eta zein ez. Hori ikertzea funtsezkoa iruditzen zaigu». 

San Juan-Koxtapek ere ederki jaso du ikerketa, haiek ere gabezia bat ikusi baitute. Horren inguruan aritu da klubeko entrenatzaile Urko Kortajarena: «Joera handia dago gaztelaniara jotzeko. Hor eragiteko beharra ikusten dugu, hutsune bat baitago, eta ikerketa honek hori iraultzen lagundu dezake», esan du. Klubean mutilek eta neskek antzeko joera dutela dio, eta hori iraultzeko udalak eta proiektu horrek eskuragarri jarriko dizkien lanabesak jasotzeko irrikaz da Kortajarena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.