Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hemen da '15 urte amesten'

22:00etan hasiko du Arkaitz Erizek hamabost orduko elkartasun erronka lasterkaria. Gaur eta bihar ekintza osagarri asko izango dira.

Hainbat lezoar, Juneren Hegoak eta Markelen Irriak elkartekoak, eta Erize bera erronkaren aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/06/21

Hemen da urteko erronka, 15 urte amesten. Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteen alde, Oarsoaldetik hamabost orduko korrikaldia egingo du Arkaitz Erize Kalu lezoarrak. Helburua bi elkarte horiek laguntzea, eta aldi berean, Markel Merino garun paralisia duen lezoarrari eta haren familiari bultzada ematea. Elkartasuna, termino horren esanahi zabalenean. Gaurko (ostirala) 22:00etan hasiko du erronka Erizek Gurutze Santuaren plazan, eta biharko (larunbata) 13:00etan bukatuko du Karlos Saldise plazan. Hamabost orduko ahalegina, elkartasuna, elkarlana eta emozioa Oarsoaldean zehar, Lezo epizentro. Lasai eguraldiarekin: gaur arratsaldean atertzera egingo du, eta bihar hala mantenduko da.

2015, 2016 eta 2017an antzeko erronkak egin zituen Erizek. Zazpi urteko etenaldiaren ostean behar bereziak dituzten haurren eta familien sostenguaren gaia erdigunera ekarri nahi izan dute Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteek, korrikalariaren laguntzarekin. Uste dute itzali behar ez den gaia dela, eta aldian-aldian jendartera zabaldu behar dela ezagutarazteko, sostengua bilatzeko, eta haur gaixoek zein haien senideek behar duten babesa lortzeko.

Erronkak baditu mugarri edo ordutegi berezi batzuk, honakoak dira:

Gaur (ostirala)

  • 20:00etan, Lezoko Gurutze Santuaren plazan, erronkaren aurkezpena eta pintxo-potea Jaixkipe txarangarekin.
  • 22:00etan, erronkaren hasiera. Donibane aldera hasiko da lasterka Erize.

Bihar (larunbata)

  • 10:30ean, korrikalaria Lezora helduko da, azken birari ekiteko. Txistulari eta erraldoiekin ongietorria izango da. Markel Merinoren pisua duen txalekoa hartuko du Erizek, eta Oarsoaldetik egin beharreko azken bira oinutsik hasiko du.
  • 12:30ean, lasterkaria Lezora iritsiko da, eta herritik azken bira egingo du Markel Merinorekin.

Bihar (larunbata), erronkari lotutako beste hainbat ekitaldi jasoko ditu Lezok, denak Karlos Saldise plazan. Ondokoak dira:

  • 11:30ean, txupinazoa eta ekitaldien hasiera.
  • 11:30-14:00, haurrentzako jarduera eta jolasak.
  • 12:30ean, lasterkaria Lezora iritsiko da, eta herritik azken bira egingo du Markel Merinorekin.
  • 13:00etan, erronkaren bukaerako ekitaldia.
  • 14:00etan, herri paellada. Txartelak unean bertan hartu behar dira. Hainbat zozketarako txartelak salgai izango dira. Batez ere, goi mailako kirolarien elastikoak zozketatuko dituzte, baita herriko establezimenduek emandako gai asko ere.
  • 15:30-19:00, haurrentzako jarduera eta jolas gehiago.
  • 16:30-19:00, DJ Euphoriaren emanaldia eta karaokea.
  • 19:00etan, ekitaldien bukaera.

Erize, erronka prestatzeko lasterketa batean Markel Merinorekin.

Erlazionatutako edukia«Beharrezkoak diren erokeriak egingo nituzke Markeli laguntzeko»’15 urte amesten’ erronkari eutsiko dio Arkaitz ‘Kalu’ Ericek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.