Hiriko kirol eskaintzaren ikusgarritasuna lantze aldera, Gernika plazan bildu dira herriko 8 eta 14 urte bitarteko gazteak. Bost kirol diziplinatan aritu dira.
Arraunlarien aurkezpena egin du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. Harrobia motor bilakatzeko urratsak egiten ari da kluba, Xabier Isasa presidentea bidelagun.
15 orduko elkartasun lasterketa bukatu du eguerdian Arkaitz Erizek. Gaur bildutako dirua Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteei emango diete.