Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaPolitika

Hondakinak biltzeko neurri gehiago hartzeko eskatu du Ezker Anitza-IUk

Pasaiako udal gobernua izapidetzen ari den Etxe eta Merkataritza Hondakinen Udal Ordenantza "anbizio gutxikoa" dela uste du taldeak. Testu hori hobetzeko asmoz alegazioak aurkeztu dituzte.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/24

Pasaiako Ezker Anitza-IU taldeak alegazioak aurkeztu berri dizkio udal gobernua izapidetzen ari den Etxe eta Merkataritza Hondakinen Udal Ordenantza berriari. EH Bildu eta Podemosen udal gobernuak aurkeztutako testua “hobetzeko” helburuarekin egin dutela adierazi dute, ohar bidez.

Ezker Anitza IUrentzat “ulertezina da araudi honek etxeetan eta merkataritza jardueretan hondakinen murrizketa bultzatzeko neurririk ez jasotzea”. Hondakinik onena sortzen ez dena dela erantsi dute, eta arlo horretan aurrera egiteko ekintzak planteatu behar direla uste dute.

“Ordenantza hau hondakinen bilketaren kudeaketan gelditzeaz gain, etorkizunean sortzeagatiko ordainketa eranstea planteatzeko pizgarri bakarrarekin, planteatzen dituen hobekuntza apurrak ez ditu amaitu ere egiten”, diote taldeko iturriek. Araudiak gainerakoen edukiontzia txartel adimendu batekin ixteari buruz hitz egiten duela nabarmendu dute, baina salatu dute ez dela egutegirik jasotzen erabiltzeko. “Argi izan beharko genuke, edukiontziekin biltzea aukeratuz gero, gainerakoen edukiontzia astean behin edo gehienez bitan ireki beharko litzatekeela, bereizitako bilketa-indize handiagoa bilatzen bada. Hala ere, hori ez da dokumentuan agertzen”.

Bilketa sistemei buruzko eztabaidarik ez planteatzearekin ere ez datozela bat esan dute, “kontuan hartuta Hondakinen Legeak hitzez hitz adierazten duela hondakinak kudeatzeko modurik egokiena atez atekoa dela. Legean bertan jasotako baieztapen hori PSOEk idatzi zuen, eta hark zein EAJk bozkatu zuten. Azken horiek hondakinak biltzeko sistema horren aurkako adalide bihurtu ziren, baina, gaur egun, Legearen testuan bertan onartzen dute egokiena dela; beraz, non dago horretaz hitz egiteko arazoa?”, galdetu diote udal gobernuari.

Taldeak aurkeztutako alegazioek “produktuak erosteko eta kontsumitzeko moduei buruz kontzientziazio lan handiagoa egitea” dute helburu, baina baita ere “kontsumitzaileengandik erabiltzaileengana pentsamoldea aldatzea eta tokiko merkatuak eta hurbileko produktuak bultatzea”.

Era berean, hondakinen aholku batzorde bat sortzea ere proposatu dute, “nahi duten bizilagunek, udalerriko elkartek, elkarteko gastronomikoek, eragile sozial eta politikoek eta gaian adituan diren pertsonek parte har dezaten, egunerokoan sortzen diren hondakinak murrizteko urratsak emateko”.

Aurkeztutako alegazioak udal gobernuak kontuan har ditzala espero du Ezker Anitza-IUk, “horiek guztiak hondakin gutxiago sortzera bideratuta daudelako eta atzean ingurune eta ingurumen osasuntsu bat uzteko datozenentzat”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.