Iztieta auzoko San Jose Langilearen elizan izango da emanaldia, 20:00etan, doan.
Pasaiako udal gobernua izapidetzen ari den Etxe eta Merkataritza Hondakinen Udal Ordenantza "anbizio gutxikoa" dela uste du taldeak. Testu hori hobetzeko asmoz alegazioak aurkeztu dituzte.
San Joan Jaiei bukaera emango diete gaur sanjuandarrek. Haur eta gazteak dira gaurko protagonistak.
Ugaldetxoko poligonora iristen den adarra ireki berri dute. Lanera bizikletan joatea sustatu nahi du udalak, eta adar gehiago eraikiko ditu.
Udalak zaharberritu eta sortu dituen erraldoi eta buruhandiak aurkeztu zituen atzo Donibanen, ekitaldi berezi batekin. Barruti bakoitzak bere erraldoia du jada.
Hibaikako Gizonek asteburuan hasi dute arraun denboraldia. Astilleron hirugarren sailkatu ziren errenteriarrak, atzo koska bat atzera egin zuten, eta bosgarren sailkatu Pasaiako Badian jokatutako KAE2 Ligako bigarrenean.
Kaputxinoak, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabalen diana egingo dute, baita San Inazio Eguneko diana berezia ere. Madalenetan hainbat hitzordu izango dituzte.
Eskola eta institutuetan 1 motako diabetes mellitusa dutenei laguntzeko trebatutako langileak jartzeari buruz ariko dira, besteak beste.
Zerbitzu sektoreko arduradunek eta langileek euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan.
Larraitz Galardik Villabonan eta Eraunzetamurgil eta Etxeparek Beran lortu dituzte txapelak, Herriarteko balentriari gehitzeko.
San Joan Bezperak nahiko grisa izan da, eta arratsaldeko suek eman zieten kolore pixka bat auzoei. Altzibarkoak, ikusgai.
'El conquistador del fin del mundo' telebista saioaren finalean izango da gaur Xuban Moral Otegi lezoarra. 22:30ean hasiko dute pantaila handiko emanaldia.