Uztailean ere ez da txistu doinurik faltako

Kaputxinoak, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabalen diana egingo dute, baita San Inazio Eguneko diana berezia ere. Madalenetan hainbat hitzordu izango dituzte.

Errenteriako Udal Txistulariak Errenteriako Udal Txistulariak

Udal Txistulari Taldeak ez du hutsik egingo uztailean ere, eta madalenetako hitzorduez gain, hiru diana izango ditu, horietako bat berezia. Lehen hitzordua, uztailaren 7an izango daKaputxinoetan. 09:00etan hasita auzoan barrena ibiliko dira.

Bigarren zita, uztailaren 14an izango da, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan, 09:00etan hasita. Uztailaren 31n, berriz San Inazio Eguneko diana berezia egingo du txistulari taldeak, 09:30ean hasi eta 11:00ak arte. Erdiguneko kaleetan barrena ibiliko dira eta geldialdietan, Jose Ignacio Ansorenak moldatutako San Ignazio martxa joko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.