22 establezimenduk hartuko dute parte 'Bertatik bertara' kanpainan

Zerbitzu sektoreko arduradunek eta langileek euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan.

Bosgarren aldiz egingo dute bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina, eta horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek; tartean, Oiartzungoak.

Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dena euskara dela nabarmendu nahi dute kanpaina honen bitartez, eta, horretarako, bisitarientzat, zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu dituzte. Oiartzungo 12 taberna eta jatetxetan mahai gainekoak erabiliko dituzte eta bisitariak hartzen dituzten 10 ostatu eta landetxetan euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegiak banatuko dituzte.

Hain zuzen, hauek dira parte hartuko duten establezimenduak: Landetxe taberna, Amazkar, Tolaita, Kabitxo, Tolare, Toki-alai, Pikoketa, Miren, Gure txoko, Albistur, Kebab Oiartzun, Pagoa, Usategieta, Elizalde hotela, Peluaga, B&B Donostia, Anziola, Oliden kanpina, Olazi, Erretegi handi, Gurutze berri eta Emieta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.